UNESCOren eskola elkartuen topaketa uztailean izango da Zumaian
UNESCOren Eskola Elkartuen XXXIII. Topaketa uztailaren 4tik 7ra bitartean egingo da Zumaian, UNESCO Etxeak, UNESCOren Eskola Elkartuen Sarearen estatu mailako koordinazioak eta Zumaiena zentroak antolatuta.
Topaketak, pandemiaren osteko lehenak, munduko hainbat lekutatik etorritako hezkuntza arloko ehun profesional inguru bilduko ditu. Hitzordua zela eta, aurkezpena egin zen maiatzaren 13an Zumaiena ikastetxeko Baso Magikoan.
Aurten Zumaian egingo diren topaketa hauen helburu nagusia hezkuntza alorrean 2030 Agenda garatzea ahalbidetuko duten espazio, metodologia eta mekanismoak sustatzea izango da. “ikuspegi lokala/globala oinarri bezala hartuta eta eskolen tokian tokiko lanetik abiatuta”. “Sortutako ekimen eta ideia guztiak nazioarteko sarean partekatzea eta aliantza eta proiektu berriak sortzea” ere beste helburu nagusietako bat izango da.
Informazio gehiago: Baleike
Argazkia: UNESCO Eskola Elkartuen Sareko estatu-koordinatzaileak, UNESCO Etxeko presidentea, Zumaiako alkatea eta Zumaienako zuzendaria Zumaiena ikastetxeko ‘Baso Magikoan’ egindako aurkezpenean / SARA UTRERA.