UNESCO Etxea “Bizi Euskalduna”-n

Euskalduna Jauregiak datorren otsailaren 26an “Bizi Euskalduna” ekitaldi-programa antolatu du. Ekitaldiz betetako jardunaldia izango da eta bisita gidatu irisgarri eta antzeztuak antolatu ditu. Euskalduna inklusibo eta parte-hartzailearen aldeko apustua eginez, Jauregia herritarrei hurbiltzeko aukera eskainiko da.

“UNESCO Etxeak ere parte hartuko du 2030 Agenda ezagutzera emateko eta euskal gizartea sentsibilizatzeko. 

“Gure mundua eraldatzeko 17 helburu” erakusketa aurkeztuko da. Honez gain, Garapen Jasangarriaren Helburuei buruzko animaziozko 19 bideo labur proiektatuko dira. Eta tailer didaktiko bat antolatuko da, non haurrek GJHekin txapak egiteko aukera izango dute. 

Jarduerak 11: 00etan hasiko dira eta doakoak izango dira. Ez da beharrezkoa erreserbak aldez aurretik egitea.

Ikusi programa:  https://www.euskalduna.eus/eu/portada/bizi-euskalduna


Warning: Undefined variable $input_porcentaje in /srv/vhost/unetxea.org/home/html/wp-content/plugins/click-datos-lopd/public/class-cdlopd-public.php on line 484