BBK-UNESCO Fellows topaketa

Joan den ostiralean, urtarrilaren 28an, BBK-UNESCO Nazioartekotze Beken Programaren lehen topaketa egin zen BBK Kunan, Garapen Jasangarrirako Helburuen Etxean. UNESCO Etxeak eta BBK Fundazioak 2014tik programa hori sustatu dute, eta Nazio Batuen erakunde horrek egiten duen lanarekin prestakuntza eta motibazio handia duten hamabost gazte UNESCOren Parisko egoitzan hainbat arlotan sartzea ahalbidetu du.

Topaketa horrek aurrez aurre eta online bildu zituen gaur egun gure lurraldean nahiz kanpoan aholkularitzaren, lankidetzaren edo administrazio publikoaren esparruan ibilbide profesionala garatzen ari diren programaren aurreko bekadunak, besteak beste. UNESCO Etxearen eta BBK Kunaren talde profesionaleko kide batzuk eta Ana Belén Martínez, BBK Fundazioaren ordezkari gisa, batu ziren topaketara.

Aurten bekaz gozatzeko hautatuak izan diren bi profesional berriek ere parte hartu zuten ekitaldian. Datozen asteetan, Irina Sarikaya eta Nekane Sagredo Garapen Iraunkorrerako Hezkuntzako eta Hizkuntza Indigenen 2022-2032 Nazioarteko Hamarkadako Ekintza Globaleko Planeko talde profesionaletako kide izango dira, hurrenez hurren. Lanpostu berrietan sartu aurretik, UNESCO Etxeak nazioarteko erakunde horri buruzko prestakuntza espezifikoa eman zien, haren funtzionamendua ulertzeko gakoak.

Zalantzarik gabe, aukera aparta da Nazio Batuen Sistemako erakunde espezializatu batean lan egiteko, 2030 Agendaren eta garapen jasangarriaren dimentsio sozial eta kulturalen inguruan.


Warning: Undefined variable $input_porcentaje in /srv/vhost/unetxea.org/home/html/wp-content/plugins/click-datos-lopd/public/class-cdlopd-public.php on line 484