BBK – UNESCO nazioartekotze bekak
Deialdia zabalik 2024ko AZAROAREN 1era arte
BBK eta UN Etxeak bi beka eskaintzen dituzte, Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundearen (UNESCO) Pariseko egoitzan, praktika profesional bat errazteko asmoz.
Egingo dira:
(1) Gizarte eta giza zientzien sektoreko gazteria sailean eta
(2) Komunikazio eta informazio sektoreko bulego betearazlean, hurrenez hurren.
EZAUGARRI OROKORRAK
- Iraupena: 6 hilabeteko epea, 2025eko otsailetik uztailera bitartean.
- 10.000€ gordineko zuzkidura ekonomikoa; horri dagozkion zergak eta bidaiako laguntza-aseguruaren zenbatekoa kenduko zaizkio.
- UNESCOri eta Nazio Batuei buruzko prestakuntza-ikastaro bat sartu da. Formazio hau UN Etxeak emango du UNESCOn sartu aurretik.
- Ez da inola ere sortuko kontratu-harremanik onuradunaren eta UN Etxea edo UNESCOren artean.
- Ordainketak Kutxabankeko kontu zenbaki batean egingo dira, eta kontu horren titularra onuraduna izango da.
1. GIZARTE ETA GIZA ZIENTZIEN SEKTOREKO GAZTERIA SAILEAN EGONALDIA
Baldintzak:
- Bizkaian erroldatuta egotea.
- Gizarte-zientzietako, nazioarteko harremanetako, zuzenbideko edo lotutako beste ikasketa batzuetako unibertsitate-titulua. Ikasketa ofizial horiek deialdi honen aurreko 5 urteetan amaitu behar dira (7, desgaitasuna duten pertsonen kasuan).
- Gazteriari lotutako diziplinarteko gaiak ondo ulertzea baloratuko da.
- Ingelesaren eta/edo frantsesaren ezagutza bikaina.
- Komunikazio-trebetasun bikainak, batez ere idazketa-trebetasunak, oharrak eta txostenak prestatzeko. Talde-lanean parte hartzeko prestasun handia. Informatikako ezagutza onak.
- Lehentasuna izango dute BBK beka bat baino lehen baliatu ez duten pertsonek
Eskaeren tramitazioa:
Eskakizunak betetzen dituzten pertsonek Curriculum Vitae-a bidali behar dute, ‘BBK-UNESCO Gazteria’ erreferentziarekin, ondoko helbide elektroniko honetara:
bbkunesco.juventud@unetxea.org
Curriculumak jasotzeko azken eguna: 2024ko azaroaren 1a
2. KOMUNIKAZIO ETA INFORMAZIO SEKTOREKO BULEGO BETEARAZLEAN EGONALDIA
HAUTAPEN-PROZESUA
Jasotako CV guztiak berrikusi ondoren, baldintzak betetzen dituzten eta UNESCOk proposatutako profiletara egokitzen den profil akademikoa duten hautagaiak sartuko dira hautaketa-prozesuan.
Hautaketa-prozesuak bi zati ditu:
- UN Etxean egindako elkarrizketa bat eta hizkuntza-proba bat.
- Ondoren, beka bakoitzerako hautagaiak proposatuko zaizkio UNESCOri. Azkenik, UNESCOk elkarrizketa pertsonalak egingo dizkie online pertsona horiei, azkenean bekez gozatuko duten bi pertsonak aukeratzeko.
INFORMAZIO GEHIAGO
UN Etxea
Isozaki Atea – Bizikidetasun enparantza
Uribitarte pasealekua 12, 2. lokala
48001 Bilbo
Begoña Guzmán – Tfna. 94 427 64 32 | bbkunesco@unetxea.org
*Argazkia: UNESCO