BBUPk Uraren Jaiaren XXXIII. edizioa ospatu du UN Etxearen parte-hartzearekin
Joan den ekainaren 7an, igandean, Arrigorriagak Uraren Jaiaren XXXIII. edizioa ospatu zuen zuen. Ekitaldia Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak antolatu zuen, udalarekin lankidetzan. Bereziki familiei zuzendutako jardunaldiak ehunka pertsona bildu zituen, uraren erabilera arduratsua eta jasangarritasuna ardatz zituzten aisialdi eta hezkuntza jarduera ugariren inguruan.
Aurreko edizioetan bezala, UN Etxeak UNESCO Txoko gunearen bidez parte hartu zuen. Sentsibilizazio gune horretan jasangarritasunaren, uraren giza eskubidearen eta 2030 Agendaren inguruko kontzientzia sustatzeko jarduerak egin ziren. Jardunaldi osoan zehar, familia eta gazte ugari hurbildu ziren gunera hausnartzera, ikastera eta baliabide hidrikoen zaintzari buruzko proposamenak partekatzera, giza eskubideen eta erantzukizun kolektiboaren ikuspegitik.
UN Etxeak Uraren Jaian izan duen parte-hartzea Ur Partzuergoarekin duen lankidetza sendotuaren baitan kokatzen da, baita jasangarritasunerako hezkuntza sustatzeko eta herritarrengana —bereziki belaunaldi gazteengana— erronka global handiak hurbilduko dituzten sentsibilizazio gune irisgarri eta parte-hartzaileak bultzatzeko konpromisoaren baitan ere.
*Argazkia: Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa