Online ikastaroa ‘Klima krisia eta giza eskubideak: ulermenetik ekintzara’

UN Etxeak, Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide eta Biktima Zuzendaritzaren laguntzarekin, onlineko ikastaro hau antolatu du: Klima krisia eta giza eskubideak: ulermenetik ekintzara’. 2026ko ekainaren 15etik uztailaren 15era izango da eta 20 orduko iraupena izango du. 

 

Helburuak
  • Ulertzea nola eragiten duen klima krisiak giza eskubideetan, justizia sozialaren, ikuspegi feministaren eta dekolonialaren ikuspegitik.
  • Hausnartzea nola gurutzatzen diren generoa, identitatea, lurraldea eta desberdintasunak klima-krisiaren testuinguruan.
  • Parte-hartzea, pentsamendu kritikoa eta ekintza klimatikoa sustatzeko tresnak eta ikuspegiak eskuratzea, justizia sozialaren ikuspegitik.

 

Norentzat
  • Gizarte zibileko erakundeetako kide diren pertsonak (langileak zein boluntarioak), bereziki GGKEak, giza eskubideen arloko erakundeak, ingurumenaren aldekoak, emakumeenak, migrazioen arlokoak, eta abar.
  • Erakunde publiko, pribatu eta arlo akademikoarekin lotutako pertsonak, giza eskubideen, garapenerako lankidetzaren eta/edo garapen jasangarriaren arloetan lan egiten dutenak.
  • Ikasleak eta klima krisiaren eta giza eskubideen arteko harremanean sakondu nahi duen herritar oro.

 

Ezaugarri orokorrak
  • Hasiera data: 2026/06/15 (9:00)
  • Amaera data: 2026/07/15 (23:59)
  • Dedikazio estimatua: 20 ordu
  • Hizkuntza: Euskaraz eta gaztelaniaz
  • Modalitatea: Gela birtuala (moodle plataforma)
  • Kostua: Dohan
  • Izen-ematea: Ekainak 10, azken eguna.

Edukiak eta metodologia

Izena emateko formularioa

 

Informazio gehiago: Nekane Viota. n.viota@unetxea.org