Bideo berria: Agenda 2030 eta Giza Eskubideak
UNESCO Etxeak 2030 Agendari buruzko bideo sortarako bideo berri bat sortu du.
Bideo berri hau Giza Eskubideen eta 2030 Agendaren arteko harremanari buruzkoa da, bi agendak modu integratuan eta elkar indartuz lortzen laguntzeko, giza garapen iraunkorrerako funtsezko elementu gisa, inor atzean ez uztean arreta jarriz.
Bideoak 4 minutu baino gutxiago irauten du, euskaraz zein gaztelaniaz, eta Iberoamerikako eta Karibeko Kanpo Arazoetako Estatu Idazkaritzaren eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren laguntzarekin egin da.