Prestakuntza-bekak Urdaibain
UNESCO Etxeak, Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritzaren laguntzaz, 2 prestakuntza-beka eskaintzen ditu Urdaibaiko Biosfera Erreserban praktikak egin eta prestakuntza jasotzeko.
- Bekaren denboraldia: 2021ko maiatzaren 1etik abenduaren 31ra (8 hilabete)
- Ordaindutako bekak dira
- Eskaera apirilaren 6ra arte bidal dezakezu
Gazteak biosfera-erreserben etorkizuna dira, eta beren lurraldearen antolamenduan esku hartzeko aukera eman behar zaie, bai eta prestakuntza jasotzekoa ere, biosfera-erreserbak kudeatzen laguntzeko eta haien garapen iraunkorra sustatzeko.
Horregatik, UNESCO Etxeak, Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritzaren laguntzaz, ordaindutako 2 prestakuntza-beka eskaintzen ditu Urdaibaiko Biosfera Erreserban praktikak egin eta prestakuntza jasotzeko.
Zer sartzen da bekan?
- 8 hilabeteko prestakuntza praktikorako egonaldia (2021ko maiatzaren 1etik abenduaren 31ra) lanaldi erdira; gunea Urdaibai Biosfera Erreserbarako Zerbitzuan izango da (Ekoetxea – Busturia).
- Prestakuntza-plana.
- Ordainsari gordina: 450 €/hilabete.
Besteak beste, zeregin hauek izango ditu beka jasotzen duenak:
- Bekarekin lotutako jardueretan parte hartzea.
- Urdaibai Biosfera Erreserbarako Zerbitzuan martxan dauden proiektuetan laguntzea.
- Beka amaierako txostena egitea.
Hautaketa-irizpideak:
- 18 eta 30 urte artean izatea (adin-tarte hori beka hasten den egunean izan behar da, hau da, maiatzaren 1ean).
- Prestakuntza edo esperientzia Turismoaren edo Ingurumenaren sektoreetan.
- Urdaibaiko Biosfera Erreserbarekin lotura bat izatea (bizilekua, lana, ikasketak, ikerketa, edo Urdaibaiko elkarteren bateko kide izatea).
- Euskara-maila eta ingeles-maila altuak izatea.
- Motibazioa eta komunikatzeko gaitasuna izatea.
- Lehentasuna emango zaie langabezian daudenei.
Zer aurkeztu behar da?
- Curriculum vitaea.
- Motibazio-gutuna.
- Urdaibaiko Biosfera Erreserbarekin lotura bat ziurtatzen duen dokumenturen bat, hautaketa-irizpideetan adierazitakoa betetzen dela ziurtatzeko.
- Langabezian egonez gero, egoera horren egiaztagiria.
Hautagaitzak posta elektronikoz bidali behar dira
Nekane Viotari n.viota@unetxea.org Gaia: “Urdaibai beka”.
Azken eguna, apirilaren 6a.