Bizkaia aniztasunen alde proiektuaren irakasleei lagun egiteko gida

Bizkaia aniztasunen alde, UN Etxeak – UNESCO sustatzeko Euskal Herriko elkarteak bultzatutako proiektua da, eta horren helburua da aniztasunak egunez egun zaintzen dituzten pertsonak eta erakundeak baloratzea, giza eskubideen ikuspegitik, garapen jasangarriaren eta berdintasun, bizikidetza eta bake balioen sustapenaren iturri gisa.

Proiektua hasieratik eraldatuz joan da, Bizkaiko hainbat udalerrietan esku hartuz -hala nola Basauri, Getxon eta Portugaleten-, bere metodologiak errealitate berrietara egokituz. 2021az geroztik, proiektuaren lehentasunetako bat aniztasun kulturala, sexuala eta funtzionala ikastetxeetara hurbiltzea izan da.

Nazio Batuen Garapen Jasangarrirako 2030 Agendaren arabera, egungo gizarte, ingurumen eta ekonomia-krisiei erantzuteko, pertsona gazteak aldaketaren funtsezko eragile dira eta hezkuntza pentsamendu kritiko eta emantzipatzailea bultzatzeko ezinbesteko tresna.

Testuinguru horretan, 2022an, ikasgeletan lanean jarraitzeaz gain, Irakasleei lagun egiteko gida hau egin dugu. Gida honetan, hainbat baliabide aurki daitezke, edozein irakasle edo hezitzaile, proiektua bere ikasgeletara edo gazte-taldeetara eraman dezan.

Bizkaia aniztasunen alde proiektuaren irakasleei lagun egiteko gida

Podcast – Gida