
“Eman minutu 1 Bakea” Sari-banaketa ekitaldia
UN Etxeak “Eman minutu 1 – BAKEA” Ikus-Entzunezko Lanen Nazioarteko XV. Lehiaketaren sari-banaketa ekitaldira gonbidatzen zaitu. Ekitaldia martxoaren 21ean, ostirala, 19:00etan ospatuko da Muxikebarriko areeta aretoan, Getxon (Basagoiti etorbidea, 77).
Afrika Bibangen aurkezpena izango dugu, baita Etorkizuna Musikatan proiektuaren emanaldia ere.
Sarrera doakoa da baina ekitaldira joateko ezinbestekoa da izena ematea on-line izen-emate orriaz
Ondoko kategorietan banatuko dituzte sariak:
- “Eman minutu 1 Saria”: Kategoria nagusia – Sari gorena .
- “Ekin eta Egin Saria”: 18 urtetik beherakoei.
- “UN Etxea Saria”: UNESCOren aginduari gehien egokitzen zaion mezua duen film laburra sarituko da.
- “Euskarazko minuturik onena Saria”.
Eguna: Martxoak 21, ostirala
Ordua: 19:00etan
Tokia: Muxikebarri, Getxon. (Basagoiti etorbidea 77) (ikusi mapa)