UNESCO Eskola Elkartuen 2. topaketa autonomikoa Euskadin

Joan den otsailaren 17an, UNESCOren Euskadiko Eskola Elkartuen Sareak 2024/2025 ikasturteko bigarren topaketa autonomikoa egin zuen Otxarkoaga Prestakuntza Zentroan.

 

Parte hartu zuten eskolek: San Felix ikastola, Carmelitas Sagrado Corazón ikastetxea, Santa Maria ikastetxea Portugalete, Nuestra Señora del Carmen Indautxu, Lauro ikastola, Toki Alai ikastetxea, Artxandape ikastola, Berrio-Otxoa ikastetxea eta UN etxea koordinazio autonomiko bezala, Otxarkoaga Heziketa Zentroaren instalazioak eta proposamen pedagogikoa sakon ezagutzeko aukera izan genuen, bereziki “Gure kostalde esploratzen” proiektua, horren bidez Eskola Urdinaren ziurtagiria lortu baitute.

 

UNESCOren Eskola Elkartuen Nazioarteko Sarea (PEA sarea) 1953. urtean sortutako hezkuntza-programa bat da, eta mundu osoko hezkuntza-erakundeak lotzen ditu hezkuntzarako eta hezkuntza eraldatzailerako eskubidearen defentsan, bakea, kulturen arteko elkarrizketa, garapen jasangarria eta kalitatezko hezkuntza sustatuz. Gaur egun, 182 herrialdetako 12.000 ikastetxek baino gehiagok osatzen dute sarea, eta UNESCOren Parisko egoitzatik koordinatzen dira.

 

Informazio gehiago: https://unetxea.org/dokumentuak/unescoeskolak.htm