“Etorkizuna eraikitzeko klima-hezkuntza” topaketa
Datorren urriaren 28an, BBK klima Abenturan (Busturian), Etorkizuna eraikitzeko klima-hezkuntzaren inguruko topaketa egingo dugu, iraunkortasunerako hezkuntzaren arloan lan egiten duten askotariko eragile euskaldunek gune bat izan dezaten berrikuntzari eta klima-hezkuntzari buruzko ezagutzak, bizipenak eta hausnarketak trukatzeko, karbono isuriei dagokienez neutroak diren bizi-estilo iraunkorrak sustatzeko helburuarekin.
Topaketa hori UNESCO Etxeak bultzatu du, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren eta BBK Klimaren laguntzarekin, Asteklima 2022 ekimenaren baitan. Helburu nagusia lankidetza eta elkarrizketa sustatzea da, baita eragile, diziplina eta maila anitzeko kasuak trukatzea ere, ezagutzaren eta hezkuntza eraldatzailearen bidez klima-hezkuntzaren arloan aurrerapausoak eman ahal izateko.
Nola iritsi:
- Trenez: Euskotren E4 Bilbao-Bermeo (30 minuturo). Geralekua: Itsasbegi-Busturia *mapa
- Autobusez: Bizkaibus A3515 Bilbao-Bermeo (30 mininuturo). Geralekua: Landaberde *mapa