Gazteek Ondare Up! aurkeztuko dute Ondarearen Europako Jardunaldietan
Datorren ostegunean, urriak 13, arratsaldeko 18:00etan UNESCO EtxeakBBK Kunan Ondare Up! Gazteak, ondarea eta dibertsitateak aurkeztuko du Bizkaikoak bultzatutako Ondarearen Europako Jardunaldien esparruan.
Interesatzen al zaie gazteei ondarea? Ba al dute gazteek interesatzen zaizkien gaiez ikertzeko, elkarrizketan aritzeko eta hausnartzeko tokirik? Zein izango da ondarearen rola 2030eko gizartean? Zer ondare utziko diegu etorkizuneko belaunaldiei?
COVID19ak eragindako konfinamenduaren ondoren, UNESCO Etxeak Ondare Up! programa aldatu egin zuen gazteak sustatzen has zitezen.
Izan ere, horrela sortu zen mahai-inguruan aurkeztuko dugun ikasketa-bilduma, Bizkaiko Foru Aldundiak lagundutakoa. Bildumaren egileak izango dira mahaikide: Ainhoa de la Hoz, Mikel Garai, Ainhoa Azkarate eta Naiara Álvaro, eta bildumako koordinatzaile Begoña Guzmán. Elkarrizketa horretan, ondareak generoarekin eta hezkuntzarekin duen harremana, hedabideetan nola komunikatzen den eta pandemiaren eragina zein izan den aztertuko dugu.
Ondare Up! Bilduma Gazteak, ondarea eta dibertsitateak gaztelaniaz eta euskaraz dago eskuragarri, online irakurri eta deskargatzeko, Tresnak > Baliabideak > Argitalpenak atalean.
- Ondarea eta hezkuntza. Metodologiak eta jardunbide egokiak. Ainhoa de la Hoz González.
- Ondarea eta COVID-19. Euskadiko ondare kulturalaren eta naturalaren egoerari buruzko hurbilketa bat. Mikel Garai.
- Ondarea eta generoa. Emakumeak komunitatearen eraikuntzan duen rola. Ainhoa Azkarate Iriondo.
- Ondarea eta Komunikazioa. Nola komunikatu ondarea? Naiara Álvaro Icíar.
Aurtengo Ondarearen Europako Jardunaldien gaia gonbidatzen gaitu aztertzeko zein urrats eman daitekeen gure kultur ondare joria eta askotarikoa babestu eta zaintzeko egungo testuinguruan, aurre egin beharreko ingurumen-, gizarte- eta ekonomia-erronkak gorabehera.
Zuen zain gaude!