Garapen Iraunkorraren arloan Nazioartekotze-Beka. Eusko Jaurlaritza – UN Etxea
UN Etxeak, Eusko Jaurlaritzako Natura Ondarearen eta Klima Aldaketarekiko Egoitzapenaren Zuzendaritzarekin batera, espezializazio-beka bat eskaintzen du Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundean (UNESCOn), Euskadiko gazte bati Garapen Iraunkorren arloan prestakuntza-esperientzia bat emateko.
Beka hau MaB Programan (Pertsonak eta Biosfera Programan) garatuko da, UNESCOk Parisen duen egoitza nagusian.
Ezaugarri orokorrak:
- Iraupena: 6 hilabeteko aldia, 2026ko uztailaren 1etik abenduaren 31ra bitartean.
- 10.000€ gordineko zuzkidura ekonomikoa; horri dagozkion zergak eta bidaiako laguntza-aseguruaren zenbatekoa kenduko zaizkio.
- UNESCOri eta Nazio Batuei buruzko prestakuntza-ikastaro bat sartu da. Formazio hau UN Etxeak emango du UNESCOn sartu aurretik.
- Ez da inola ere sortuko kontratu-harremanik onuradunaren eta UN Etxea edo UNESCOren artean.
Baldintzak:
- Euskadin erroldatuta egotea.
- Adina: gehienez 30 urte praktikaren gozamen-aldi osoan.
- Natur zientzietan, gizarte zientzietan, hezkuntzan, komunikazioan edo antzeko beste arlo batzuetan graduko edo graduondoko ikasketak izatea. Ikasketa ofizial horiek deialdi honen aurreko 5 urteetan amaitu behar dira (7, desgaitasuna duten pertsonen kasuan).
- Ingelesaren eta/edo frantsesaren ezagutza bikaina.
- Gaitasun analitikoa eta xehetasunekiko arreta. Talde-lanean parte hartzeko prestasun handia izatea, eta kultura anitzeko ingurune batean lan-harremanak izateko irekitasuna izatea.
- Informatikako ezagutza onak, komunikazio-gaitasunak eta sare sozialen kudeaketa.
- Lehentasuna izango dute lehenago UN Etxearen bekarik izan ez dutenek.
Eskabideak bidaltzea:
Baldintzak betetzen dituzten interesdunek curriculum vitaea eta motibazio-gutuna (800 hitz gehienez) bidali beharko dituzte, “UNESCO Beka” erreferentziarekin helbide honetara:
Curriculumak eta motibazio-gutuna jasotzeko azken eguna:
2026ko maiatzaren 12a. Hautagaitzak jasotzeko epea 23:59an amaituko da.
Argazkia: UNESCO Photo