“Gure mundua eraldatzeko 17 helburu” erakusketa BBK Kunan

 

  • 2023ko abenduaren 1etik 2024ko urtarrilaren 8ra.
  • BBK Kunan – GJHen Etxea (Urazurrutia Kalea, 3, Bilbo 48003).

 

“Gure Mundua Eraldatzeko 17 Helburu” izeneko erakusketara hurbiltzeko gonbita egiten dizue UN Etxeak, 2030 Agendaren eta, oro har, euskal herritarren artean Garapen Jasangarrirako Helburuen ezagutza bultzatzeko. Erakusketa BBK Kuna – GJHen Etxean egongo da eskuragarri (Urazurrutia kalea, 3, Bilbo 48003).

 

2018an, Garapen Jasangarrirako Helburuak ilustrazioen bidez irudikatzeko marrazki-lehiaketa bat antolatu genuen eta 13 herrialde ezberdinetako 170 artisten 197 ilustrazio jaso ziren. Horien artean, 17 irudi aukeratu ziren erakusketa bat sortzeko, egungo erronkak eta horiei aurre egiteko moduak herritarren artean sentsibilizatzeko eta zabaltzeko.

 

Erakusketa hau, bere formatu birtualean, BBK KUNAren pantaila nagusian egongo da ikusgai 2023ko abenduaren 1etik urtarrilaren 8ra. Bertan, QR kode baten bidez, erakusketa bisitatzen duenari eduki gehiago eskaintzen dizkiogu, hala nola lehen eta bigarren hezkuntzarako bi unitate didaktiko.

 

Aipatzekoa da erakusketa Nazio Batuen Ekonomia eta Gizarte Gaietako Sailak aukeratu zuela 2022ko Goi Mailako Foro Politikoan (HLPF, ingelesezko sigletan) formatu birtualean erakusteko.


Warning: Undefined variable $input_porcentaje in /srv/vhost/unetxea.org/home/html/wp-content/plugins/click-datos-lopd/public/class-cdlopd-public.php on line 484