“Oinarrizko beharrak, eskubidea ala pribilegioa?” topaketari buruzko errelatoretza

Urriaren 18an, BBK Kuna (Bilbo) gunean, “Oinarrizko beharrak, eskubidea edo pribilegioa?” izeneko topaketa egin zen, Bilboko Global Shapers hub-ek eta UN Etxeak antolatuta. Gazteak gai jakin baten inguruan sentsibilizatzea eta kontzientziatzea izan zen topaketaren ardatza: hain zuzen ere, gazteen ingurunean oinarrizko premien inguruan dauden errealitateei eta desberdintasunei buruz.

 

Global Shapers Bilbao-ren eta UN Etxearen arteko lankidetzatik sortu zen topaketa egiteko ideia, Gure Etorkizuna (Futuro en Común) ekimenaren esparruan, eta babesa eman diote bai 2030 Agendarako Estatu Idazkaritzak eta bai AECID agentziak. Gazteengan kontzientzia piztea zen helburua, uste orokorra baita sentiberatasunik gabeko gizarte “anestesiatu” batean bizi garela zenbait kasutan, gure inguruan sumatzen ditugun desberdintasunen aurrean. Oinarrizko behar gehienak estalita dituzten pertsonak izan ziren ekintza honen xedea, gai hauek “urrunekotzat” hartu ohi baitituzte.

 

Topaketaren errelatoretzan jasota daude bai topaketaren laburpena eta bai han elkartu ziren pertsonen artean sortutako gogoetak. Eskerrak eman nahi dizkiegu honako pertsona eta erakunde hauei, beren parte-hartze eta inplikazioagatik: Marian Atxari, Bidaya Elkarteko Hajar Samadi-ri eta Ellakuria Fundazioari.

 

Taldeetan jasotako ondorioek egungo egoeraren irudi zabala eta anitza eskaintzen dute, eta gazteek giza eskubideen inguruan eta oinarrizko premien inguruan duten ikuspegia argitzen dute. Sare sozialek errealitate inklusiboen aldarrikapenerako eta adierazpenerako gune ireki gisa duten funtzioa azpimarratu zen.

 

Ikus errelatoretza