“Gure Mundua Eraldatzeko 17 Helburu” erakusketa BBK Kunan
- 2022ko irailaren 12tik urriaren 3ra.
- BBK Kunan – GJHen Etxea (Urazurrutia Kalea, 3, Bilbo 48003).
2018an, UNESCO Etxeak Garapen Jasangarrirako Helburuak ilustrazioen bidez irudikatzeko marrazki-lehiaketa bat antolatu zuen eta 13 herrialde ezberdinetako 170 artisten 197 ilustrazio jaso ziren. Horien artean, 17 irudi aukeratu ziren erakusketa bat sortzeko.
Egun, “Gure Mundua Eraldatzeko 17 Helburu” erakusketa formatu fisiko zein birtualean daukagu eta lehen eta bigarren hezkuntzan lan egiteko bi unitate didaktikorekin batera aurkezten da. Honi esker, Nazio Batuen Ekonomia eta Gizarte Gaietako Sailak, erakusketa hautatu du formatu birtualean erakusteko aurtengo Goi Mailako Foro Politikoan (HLPF, ingelesezko siglak).
Hala, euskal herritarren artean, eta bereziki ikastetxeen artean, 2030 Agenda eta Garapen Jasangarrirako Helburuak sustatzeko helburuarekin, 2022ko irailaren 12tik urriaren 3ra, “Gure Mundua Eraldatzeko 17 Helburu” erakusketa izango dugu BBK Kunan – GJHen Etxea (Urazurrutia Kalea, 3, Bilbo 48003).
Erakusketa publikoarentzat zabalik egongo da, baina 2 ordu inguruko bisita gidatuak egongo dira lehen hezkuntzako (hirugarren zikloa) eta bigarren hezkuntzako (lehenengo zikloa) ikasleei zuzendutako tailer dinamiko batekin batera.
Informazio gehiagorako Eva Quiroga Vázquezekin jar zaitezkete kontaktuan: e.quiroga@unetxea.org