Guztiok Batera ‘Giza eskubideak, bizikidetza eta aniztasunaren kudeaketa positiboa’ mintegian

DEMOSPAZek, Bakearen Kultura Fundazioak eta UAMeko Gizarte Justiziarako Hezkuntzako UNESCO Katedrak Giza Eskubideak, bizikidetza eta aniztasunaren kudeaketa positiboa mintegia antolatu dute Madrilen, azaroaren 17an, eta Bilbon, azaroaren 18an. Mintegi hau aukera bat izan da aniztasunaren kudeaketa positiboa eta 2030 Agendaren eta Giza Eskubideen esparruan herritarrek planteatzen dituzten erronka berriak aztertzeko eta horiei buruz hausnartzeko.

Bai Bilbon, bai Madrilen, jardunbide egoki gisa aurkeztu dira Guztiok Batera ondoriozko proiektua eta txostena.

Todas Juntas – Guztiok Batera lantaldea martxan jarri zen, ikusten genuelako erakunde publikoek eta gizarte-eragileek gero eta gehiago ezagutzen eta barneratzen zutela 2030Agenda,baina, hala ere, oraindik ere bide luzea egin beharra zegoela pertsona guztien eskubideakerdigunean jartzea lortzekoeta, bereziki, talde kaltetueneskubideak.

Lehenengo fase honetan, honako hauek ari gara Todas Juntas – Guztiok Batera taldean lanean: UNESCO Etxea, AMUGE, Euskadiko Gazteriaren Kontseilua, Munduko Landagunea, Emakumeak Aniztasunean eta GEHITU. Sakontze – lana, prestakuntza – lana eta hausnarketa – lana elkarrekin eginez, Todas Juntas – Guztiok Batera taldeak identifikatu egin nahi du zein diren Euskadiko talde kaltetuak, eskubideak urratuak dituztenak, eta hala, sakonki ezagutu eta indartu egin nahi ditu talde horiek, subjektu politiko bihur daitezen, haien ahotsak entzunakizateko eta euskal gizarteak nahizgizarte – eragile guztiok ahots horiek geure prozesuetan sartzeko; hala, egia bihurtuko dugu “inor atzean utzi gabe” leloa.

Informazio gehiago:

Derechos humanos, convivencia y diversidad | Objetivos de Desarrollo Sostenible – CEIPAZ

Todas Juntas – Guztiok Batera