“Guztiok batera” lantaldea La Galería irratsaioan: talde kalteberak ala kaltetuak?
“Guztiok batera” lantaldeak ‒honako hauek osatua: UNESCO Etxea, AMUGE, Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK), Munduko Landagunea, Emakumeak Aniztasunean eta GEHITU‒Radio Euskadiko La Galería irratsaioan parte hartzeko aukera izan du, Euskadiko GKEen Koordinakundeak bertan duen espazioan.
Espazio horretan, gure lankide Nekane Viotak zenbait gogoeta partekatu ditu entzuleekin; hain zuzen ere, gogoeta horiek markatu dutegure taldeangure lan-ikuspegia eta-prozesua: Talde kalteberak ala kaltetuak dira?
Guk talde kaltetuak aipatzen ditugu esplizituki, haien eskubideak urratuak direlako, eta, gure ustez, oso garrantzitsua da erabiltzen dugun lexikoan arreta jartzea.
HEMEN entzun dezakezu arrazoiketa osoa [2021/06/06ko irratsaioa, 28:42 min].