![](https://unetxea.org/wp-content/uploads/2021/06/berria_cursoclimaDDHH.jpg)
Online ikastaroa ‘Klima krisia eta giza eskubideak’
UNESCO Etxeak, Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide eta Biktima Zuzendaritzaren laguntzarekin, onlineko ikastaro hau antolatu du: ‘Klima krisia eta giza eskubideak’. 2021eko ekainaren 18an hasi eta uztailaren 12a arte eskainiko da eta 30 orduko iraupena izango du.
Helburuak
- Klima krisia aipatzen dugunean zeri buruz ari garen ulertzea.
- Klima krisiaren ondorioak eta giza eskubideak estu lotuta daudela identifikatzea.
- Ulertzea klima krisiak ez diela berdin eragiten pertsona guztiei.
- Lankidetzak giza eskubideen eta ingurumenaren alorrean dituen erronkak identifikatzea.
Norentzat
- Gizarte zibileko erakundeetako partaideak (profesionalak nahiz boluntarioak), hala nola GGKE-etakoak, giza eskubideen alorrekoak, ingurumenaren alorrekoak, emakumeen alorrekoak, immigrazioaren alorrekoak eta abar.
- Giza eskubideen, garapenerako lankidetzaren eta/edo garapen jasangarriaren alorrean lan egiten duten erakundeetako partaideak, izan erakunde horiek publikoak, pribatuak nahiz akademikoak.
- Ikasleak eta interesa duten gainerako pertsonak.
Doako ikastaroa.
Aurretiko izen-ematea: Ekainaren 13a arte.
![](https://unetxea.org/wp-content/uploads/2021/01/Logo_pdf.png)
![](https://unetxea.org/wp-content/uploads/2021/02/Logo_formulario2.png)
Informazio gehiago: Rubén Íñiguez. r.iniguez@unetxea.org