Kultura-eskubideak ingurune digitaletan
Eragile berriak agertzearen, sare sozialen hedapen azkarraren eta datu masiboen eztandaren ondorioz, sortzeko, ekoizteko, banatzeko, eskuratzeko eta parte hartzeko eredu berriak agertu dira. Ingurune digitalean giza eskubideak eta askatasun artistikorako eskubidea errespetatzea, bereziki artisten eskubide sozialak eta ekonomikoak, garapen jasangarrirako erronka berri gisa onartzen da gaur egun. Horren barruan sartuta dago emakumeak ahalduntzea, emakumeek kultura- eta sortzeindustrietan kultura-adierazpenen sortzaile eta ekoizle gisa parte har dezaten lagunduz.
Aurrekari eta testuinguru horiek kontuan hartuz, Artiatx Espazioan (Bilbo) Hezkuntza, Arteak eta Herritarrak mintegiaren VI. edizioa egitea proposatu zuen UNESCO Etxeak, Eusko Jaurlaritzaren Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasun Zuzendaritzaren babesarekin, Euskadin giza eskubideen defentsan eta sentsibilizazioan Unesco Etxeak bultzatzen dituen ekimenen barruan, kultura eskubideen gaiari lotuta, zehazki.
Maider Maraña (Baketik-eko zuzendaria eta kultur eskubideetan espezialista), Micaela Távara, Alondra Flores (Trenzar elkartea, Lima) eta Irantzu Lekue (ARTgia) artibistak; Blanca Ortiga (FEM TEK-eko zuzendaria), Pablo M. Garrido (artista bisuala), Diana Franco (Haritu Lab,-eko koordinatzailea, EDE-Suspergintza) eta Georges Belingak (Kamanga Influencers Clubeko koordinatzailea eta Koop SF 34ren sortzailea) parte hartu zuten mintegian UNESCO Etxeko ordezkariekin batera.
UNESCO Etxearen gizarte-eraldaketarako kultura sailetik zabaldu eta indartu egin nahi ditugu sorkuntzaren, kulturaren eta arte-hezkuntzaren arloetan lan egiten duten eragileen arteko aliantzak, gizarte justuagoak, sortzaileagoak eta anitzagoak sortzeko, kultura-eskubideak beteko direla bermatuko dutenak.
Nerea Rojasek egin du txostena.
Txostena – Hezkuntza, Arteak eta Herritarrak mintegiaren VI. edizioa
Informazio gehiago: Begoña Guzmán. Eraldaketa Sozialerako Kultura arduraduna. b.guzman@unetxea.org