Nola integratu 2030 Agenda kultur arloan
2030 Agenda inflexio-puntu erabakigarri bat da kultur arloan. Kulturak 2030 Agenda zeharkatzen du, are gehiago, muineko elementua bihurtu da, besteak beste, ondorengoari esker: batetik, kulturak garapenean duen eraginari lotuta, azken bi hamarkadetan lortu diren aurrerapauso kontzeptualak eta politikoak (araugintzatik eta nazioarteko biltzar aparten bidez sustatuak); eta, bestetik, UNESCOk erakutsi duen ahalegina aurrerapauso horiek sustatzeko eta frogatzeko.
UNESCO Etxeak auzi hori bere egin du, berezko lan-ildo gisa hartuta. Izan ere, parte hartzen du foro eta espazio ezberdinetan, 2030 Agenda kultur alorrean sartzeko ideia bultzatzeko eta, aldi berean, dimentsio kulturalak 2030 Agenda busti dezan.
Ildo horretan, gure kide Begoña Guzmanek, gizarte eraldaketarako kultur arloko arduradunak, honako gidaliburuaren argitalpen-batzordean hartu du parte: “Kultura iraunkorrera bidean. 2030 Agenda kultur sektorean sartzeko gida praktikoa” Espainiako Garapen Jasangarrirako Irtenbideen Sareak (REDS gazteleraz) argitaratu du; nazioarteko ekimen hori, ingelesez “Sustainable Development Solutions Network” (SDSN), Ban Ki-Moon Nazio Batuen idazkari nagusi ohiak jarri zuen martxan 2012an.
Argitalpen horren bidez, alorreko profesionalei tresna erabilgarriak eta egokituak eskaini nahi zaizkie, horrela, ikuspegi jasangarria bere egin eta jasangarritasunaren irizpideak nahiz adierazleak txertatu ditzaten. Gidaliburua, beraz, 2030 Agenda kulturaren eta sormenaren alorrean sartzen hasteko lehen ariketa da, eta orientabideak eta ekintza praktikoak eskaintzen dizkio kultur-ekosistema osoari: arte bisual eta eszenikoei nahiz ikus-entzunezkoen eta argitaletxeen sektoreei.
Gainera, joan den martxoaren 24an, UNESCO Etxea gonbidatu zuten parte hartzera “multiactor” tailerrean, “Garapen Jasangarrirako Estrategia kulturatik lagunduz” izenekoan. Bertan, 2030 Agendan adituak diren kultur arloko ia ehun pertsona bildu ziren, eta haien hausnarketak partekatu zituzten, kulturak zer paper duen pentsatuz Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH) lortzeko bidean.
Arantza Acha, UNESCO Etxeako Zuzendaria, moderatzaile izan zen kultura eta garapena binomioaren inguruko lantaldean; bestalde, Begoña Guzmanek bere ekarpenak egin zituen kultur alorraren lehentasunak identifikatzeko lantaldean. Tailerraren ostean, dokumentu bat sortu zen parte-hartzaile guztien ekarpenekin, “Garapen Jasangarrirako Estrategiaren Jarraibide Nagusiak”, eta 2030 Agendaren Estatu Idazkaritzari eman zaio.
UNESCO Etxeatik dei egin nahi diogu euskal kultur-ekosistemari, sar dezan 2030 Agenda bere plan estrategikoetan eta ekintza-planetan. Ekintzara pasatzeko momentua iritsi da?
Informazio gehiago hemen: Begoña Guzmán b.guzman@unetxea.org