Ondare Up! Gazteak auzoari beste begiratu bat ematen
Uribarriko Gazteguneko gazteek, aisialdiko eremu horretan lagun izaten dituzten hezitzaileekin batera, Uribarriko Ondare Up! Ginkana lantegian parte hartu zuten urriaren 28an eta azaroan 11n, arratsaldez.
Lantegia Bilboko Udalaren Gazteria atalaren laguntzaz egin zen, eta, bi arratsaldetan, Uribarriko Gaztegunera joaten diren gazteek hurbilketa ludikoa eta partizipatiboa egin zuten beren testuinguru hurbileko kultura-ondarera:hain zuzen ere, beren auzoko ondarera, eremu horretan bizi baitira, eta hor eraikitzen baita beren nortasunari eta beren komunitateari buruzko imajinarioa.
Ondare materialari eta immaterialari eta higigarriari eta higiezinari buruz gogoeta egin genuen, isil-mandatuak eta esperientziak kontatu genizkion elkarri, eta, gero, funtsezkotzat jotzen dituzten mugarri horiek lotzen zituen ibilbide bat diseinatu genuen.Horrela, eremu irekiak, biltzeko aukera ematen dutenak, kirol-kantxak, eskola eta horma-irudi apaingarriak elementu identifikatutzat jo ziren.
Azpimarratu zen ondarea iraganaren gure legatua dela, orainean dugun bagajea, eta etorkizuneko belaunaldiei utziko diegun herentzia, bertan ikasi, esperientzia liluragarria bizi eta gozatu ahal izan dezaten.
Hezkuntza, zentzurik zabalenean ‒esparru formala, ez-formala zein pribatua, familiena‒, osagai nagusia da herritarren garapenean, eta funtsezko tresna, kultura desberdinekiko errespetua sustatzeko, estereotipoak desagerrarazteko eta bizikidetza- eta bake-giroa sustatzeko, gazteen artean bereziki.Ondare-hezkuntzak paper garrantzitsua du horretan, pertsonak prestatzen baititu, mundu globalizatu batean eta gizarte multikulturaletan gara daitezen.
Uribarriko Ondare Up! Ginkana ekimenari buruz gehiago jakin nahi izanez gero, jo hona: https://www.ondareup.org/ginkana