UN Etxeak, Eusko Jaurlaritzako Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren Idazkaritza Nagusiaren laguntzarekin, “2030 Agenda errealitate bihurtzea: inplementatzeko eta lokalizatzeko eskailera berri bat” online ikastaroa antolatu du, 2023ko azaroaren 28tik abenduaren 17ra izango da, 25 orduko iraupenarekin.
HELBURUAK
Agenda 2030i buruzko ezagutza erraztea, Euskadin ezartzen ari den erara hurbilduz.
Eztabaidarako, pentsamendu kritikoa sortzeko eta iritziak trukatzeko gune bat sortzea, 2030 Agendaren inguruko tresnak, ezagutzak eta jardunbide hobeak eskuratzeko eta ezartzeko.
NORI ZUZENDUTA DAGO?
Euskadin 2030 Agenda zabaltzearekin eta gauzatzearekin lotutako profesionalak eta boluntarioak (gizarte zibila oro har, talde feministak, ekologistak, lankidetzakoak, administrazio publikoak, akademia, sindikatuak…)
PREZIOA: Doako ikastaroa.
EZAUGARRI OROKORRAK
Plaza kopurua: 30
Maila: Tartekoa
Hizkuntza: Gaztelania
Kostua: Doan
Formatua: Online (moodle plataforma).
Iraupena: 2022ko azaroaren 24tik abenduaren 15era (guztira 25 orduko dedikazioa)
Aurreinskripzioa: Online. Azaroaren 23ra arte, osteguna.
Azaroaren 24tik 27ra bitartean, aurrez izena emandako pertsonei ikastaroan parte hartzen duten ala ez baieztatuko zaie. Onartuak izan direnei erabiltzaile-izena eta pasahitza emango zaizkie Moodle plataformaren bidez ikastaroan sartzeko.
Warning: Undefined variable $input_porcentaje in /srv/vhost/unetxea.org/home/html/wp-content/plugins/click-datos-lopd/public/class-cdlopd-public.php on line 484
Esta página utiliza cookies propias y de terceros para ofrecerle una mejor experiencia y servicio en nuestro sitio web. Si continúa navegando consideramos que acepta su uso. Para más información o cambiar la configuración clicar aquí.