Euskal Herriko ondare bizia

2023. urtea da UNESCOren Kultura-Ondare Immateriala Babesteko Konbentzioaren hogeigarren urteurrena. Ondare bizia guztiona dela nabarmentzeko aukera da, Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundearentzat (UNESCO), Konbentzioko estatu kideentzat eta ondare bizia babesten parte hartzen duten alderdi interesdun guztientzat.

 

Konbentzioa estatuen arteko akordio juridikoki loteslea da, eta helburu komunak ezartzen ditu, bai eta helburu horiek lortzeko metodoak eta arauak ere, nazioan zein nazioartean, oro har. Konbentzio multilateralak hainbat ikuspuntu eta ikuspegiren artean nahitaez hartutako konpromisoak dira. Horregatik, batzuetan urte asko behar izaten dira horiek lantzeko.

 

Urteurrena da, halaber, 2003ko Konbentzioak kultura-ondare immaterialaren aniztasunari eta aberastasunari buruzko sentsibilizazioan duen zereginari buruz hausnartzeko aukera. Izan ere, #Ondarebizia gara pertsonak, erresilientzia eta  belaunaldiz belaunaldi transmititzen diren ezagutzak.

 

Konbentzioa aplikatzeak onura hauek dakartza:

  • kultura-ondare immaterialaren adierazpena eta transmisioa indartzea;
  • komunitateen ongizatea hobetzea;
  • komunitateen arteko errespetua eta ulermena sustatzea.
  • kultura-aniztasuna indartzea, estatuan eta nazioartean; eta
  • interesa duten komunitateen eta haien ingurune natural eta sozialaren garapen jasangarriaren aurrerapena.

 

UN Etxea – Asociación del País Vasco para la UNESCO erakundeak, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren laguntzarekin, bat egiten du UNESCOren 2003ko Konbentzioaren 20. urteurrenarekin, Euskal Autonomia Erkidegoko Ondare Biziari buruzko argitalpen honen aurkezpenaren bidez. Interesgarria izango zaizulakoan gaude.

Begoña Guzmán Sánchezek koordinatutako argitalpena da, eta honako hauen ekarpenak jasotzen ditu: Mikel Aizpuru Murua, Jon Agirresarobe Lopetegi, Itziar Navarro, Beatriz Gallego Muñoz, Josu Otaiza Azpiroz, Ángel Obregón Sierra, Terese García Ortiz, Alba Giol Carreño.

Ondare bizia gara. Komunitatea gara. Kultura gara.

 

   ikusi argitalpena

 

 

 

*Albistearen argazkia: Ane Miren Arejita bakarlaria eta Gernikako marijesiak, 2022, Pello Gutierrez


Warning: Undefined variable $input_porcentaje in /srv/vhost/unetxea.org/home/html/wp-content/plugins/click-datos-lopd/public/class-cdlopd-public.php on line 484