Online prestakuntza-tailerra: “Garapen Jasangarrirako Politiken Koherentzia”

Datorren abenduaren 2an, astelehena, “Garapen Jasangarrirako Politiken Koherentzia: sarrera eta aplikazioak gizarte zibilarentzat” online prestakuntza-tailerra antolatu dugu.

Bi ordutegi-aukera daude: goizez (12:00etatik 14:00etara) edo arratsaldez (17:00etatik 19:00etara)

 

Garapen Jasangarrirako Politiken Koherentzia (GJPK) izeneko prestakuntza-tailer honen bidez, gizarte zibileko erakundeek aukera izango dute funtsezko ikuspegi bat ulertu eta aplikatzeko, eta, ondorioz, beren ekimenak garapen inklusibo, justu eta jasangarri baterantz bideratzeko. Espazio honetan, parte-hartzaileek ezagutzak eta tresna praktikoak eskuratuko dituzte, gizarte zibil antolatuak egiten duen lanean GJPK ikuspegia integratzeko, eta, hala, modu aktiboan lagunduko dute beren sektorean ekintza koherente eta jasangarria egiten, 2030 Agendarekin bat.

 

Helburua

Gizarte zibileko erakundeei GJPK ikuspegiari buruzko oinarrizko ezagutzak eta tresna praktikoak ematea, aukera izan dezaten beren sektorean modu aktiboan laguntzeko Garapen Jasangarrirako Helburuekin (GJH) koherenteak diren politikak sustatzen.

 

Aurrekariak eta testuingurua

Garapen Jasangarrirako Politiken Koherentzia (GJPK) funtsezkoa da 2030 Agendarekin bat datozen politika integral eta sendoak eraikitzeko. Ikuspegi honen bidez, errazagoa da politika publiko eta pribatuen plangintzan eta betearazpenean garapen jasangarriko printzipioak integratzea, eta, ondorioz, garapen justu eta iraunkorra sustatzen da. Gaur egungo testuinguruan, hainbeste erronka konplexu eta multidimentsionalekin, GJPK ikuspegia funtsezkoa da justizia sozialaren, ingurumen-jasangarritasunaren eta giza eskubideen arteko interkonexioei erantzungo dieten politikak eraikitzen aurrera egiteko.

Euskadin, Futuro en Común ekimenaren barruan, gizarte zibileko 100 erakundek baino gehiagok jada parte hartu dute, etorkizun jasangarri eta ekitatiboa helburu hartuta, ikuspegi partekatu bat zehazteko (LORTU NAHI DUGUN ETORKIZUNA). Hori izan da Euskal Gizarte Zibilaren I. Topaketa-ren emaitza nagusia. Tailer hau prozesu horren barruan kokatzen da, hau da, garapen justu, inklusibo eta ingurumenarekiko errespetutsua helburu izanik, politika koordinatu eta eraginkorrak sustatu nahi dituztenen ahalmenak indartzeko beste urrats bat da, horiek izango baitira eztabaidaren, hausnarketaren eta ekintzaren ardatzak 2025aren hasieran egingo den Euskal Gizarte Zibilaren hurrengo Topaketan.

 

Tailerraren edukiak

Tailerrean, azalpen teoriko laburrak eta jarduera praktiko eta interaktiboak egongo dira. Parte-hartzaileek adibide dokumentatuak eta kontsulta-materialak jasoko dituzte, landutako gaietan sakontzeko. Parte-hartzaileen ikaskuntza aktiboa eta esperientzia-trukea erraztera bideratutako metodologia izango du.

  1. GJPK ikuspegiaren funtsezko kontzeptuen sarrera egingo da, eta horiek 2030 Agendarekin duten lotura ere azalduko da.
  2. GJPK ikuspegia politika publikoetan eta proiektuetan modu praktikoan aplikatzeko metodologiak eta esperientziak jorratuko dira.
  3. Hurbilketa praktiko eta interaktiboa egingo da antolaketa-politika eta -ekintzetan koherentzia sustatzeko dauden tresna, metodologia eta mekanismo nagusietara.

Nork emango du?

La Mundial-ek.

 

Nori zuzenduta dago?

GJPK ikuspegia ezagutzeko eta hura beren proiektuetan txertatzeko interesa duten gizarte-erakundeetako kide eta aktibistei.

 

Izen-emateak

https://forms.gle/a1vJWky5MoycWCj37

*Aukeratutako tailerrean parte hartzeko Zoomerako esteka, egun batzuk lehenago bidaliko da formularioan adierazitako helbide elektronikora.

 

 

 

*Azala: Freepik