
Euskal gizarte zibilaren lehengo topaketa “Lortu nahi dugun etorkizuna”
Datorren urtarrilaren 30ean, 9:00etatik 15:00etara “Lortu nahi dugun etorkizuna Euskal gizarte zibilaren lehengo topaketa” ospatuko da Bilborock aretoan, Bilbon.
Topaketa Futuro en Común ekimenaren baitan sortu da. Ekimen horrek gizarte zibileko 50 erakunde, sare eta plataforma baino gehiago biltzen ditu, helburu hartuta pobreziaren tokiko eta mundu osoko kausak, desparekotasunak eta ingurumenaren babesa aztertzea eta lantzea.
- urtearen joanean, sektorearteko topaketak egin dira, gaika antolatuta, hainbat erakunderekin lankidetzan:
- Iraunkortasunerako bideak lotzen (2023ko ekaina)
- Berdintasuna, iraunkortasuna eta giza eskubideak: emakumeen zeregin erabakigarria 2030 Agendan (2023ko iraila)
- Gazteak, aldaketaren eragile: parte hartu eta antolatu gizarte bidezkoago eta jasangarriago baten alde (2023ko urria)
- Oinarrizko beharrak, eskubidea edo pribilegioa? (2023ko urria)
Topaketa horiek emankorrak izan dira oso; izan ere, gogoetak, erronkak eta aukerak landu dira, eta baliagarriak izango dira giza eskubideak eta ingurumena errespetatuko dituzten politika inklusiboak eta feministak eraikitzen laguntzeko gizarte zibil antolatuak.
Arlo askotako erakundeak biltzen dituen azken topaketak zera du helburu nagusi: elkar ezagutzeko, eztabaidatzeko eta gogoeta egiteko gune bat sortzea, aldarrikapenak partekatzeko eta elkarrengandik ikasteko.