UN Etxea saritua izan da ODS sarien lehen edizioan
UN Etxea ITUN kategorian saritua izan da Cadena Ser, BBK Fundazioa, Bilboko Udala eta Eusko Jaurlaritzak antolatutako Premios ODS sarien lehen edizioan. Sariak emateko ekitaldia atzo, ekainak 21, egin zen Bilboko BBK aretoan.
Ohore handiz jaso dugu Bilbon eta Bizkaian GJHak aurrera eramateko Itunak eta Aliantzak Eraikitzeko dimentsioari egiten diogun ekarpena eta Euskadi osoari eta mundu hobe bat sortzeari egiten dioten ekarpena aitortzen digun sari hau. Eskerrak eman nahi dizkiegu epaimahaiari eta erakunde antolatzaileei.
2012tik, 2030 Agenda onartu baino 3 urte lehenago, UN Etxea izan zen GJHak izango zirenari buruzko kontsulta-prozesuan parte hartu zuen euskal erakunde bakarra. Eta 2015ean sortu zenetik jakin genuen 2030 Agendak Euskadi eraldatuko zuen agenda izan behar zuela, eta Euskadik funtsezko eragilea izan behar zuela garapen iraunkorraren aldeko eraldaketa globalean.
Sari honek are gehiago sendotzen gaitu 2030 Agendan eta garapen iraunkorrean dugun inplikazioan, giza eskubideak sustatzeko bide gisa, eta energiak ematen dizkigu herritar kontziente, aktibo eta protagonista bat eraikitzen jarraitzeko, kulturaren eta garapenerako hezkuntzaren bidez, hirian GJHak lortzeko epe luzeko ibilbide-orriak elkarrekin sortuz, GJHen trantsizioa eta aurrerapena finantzatzeko inbertsio publikoa eta pribatua erakarriz, eta agenda hori bera mobilizatzen ari diren planetako beste hiri eta lurralde batzuekin aliatuz, Bilbon kokatutako GJHak Aurkitzeko Nazio Batuen Idazkaritzaren bitartez.
Informazio gehiago: https://premiosods.eus/