UN Etxearen aniztasunen eta giza eskubideen erakusketa hartu du BBK Kunak

BBK Kunak ¡Actívate por los Derechos Humanos! Mugi zaitez! Erakusketa hartzen du, UN Etxeak egina eta Ane Pikazak ilustratua, Giza Eskubideen Adierazpenaren 75. urteurrena dela eta. Ekainaren 16ra arte doan bisitatu ahal izango da. .

 

Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren 75. urteurrenaren esparruan eta Nazio Batuen Giza Eskubideetarako Goi Komisarioaren Bulegoaren #Standup4humanrights kanpainari laguntzeko, UN Etxea – Asociación del País Vasco para la UNESCO elkarteak Ane Pikaza euskal artistak ilustratutako erakusketa ibiltari honen sorrera bultzatu du.

 

Giza eskubideak sexu-, kultura- eta funtzio-aniztasunaren ikuspegitik sustatzea du helburu, ikusleen konpromisoa eta ekintza sustatuz. Gonbidapena da pertsonen oinarrizko eskubideak eta askatasunak ezagutzeko, hausnartzeko eta betetzeko konpromisoa hartzeko, eta gizarte zuzen eta askotarikoen eraikuntzaren parte izateko.

 

Erakusketak hainbat leku bisitatu ditu azken hilabeteetan: La Pererra (Bilbo), Ignacio Aldecoa Kultura Etxea (Gasteiz), Bizkaiko Gizarte Laneko Elkargo Ofiziala (Bilbo), Lauxeta Ikastola (Amorebieta), Zumaiena Ikastetxea (Zumaia), San Pelaio Ikastetxea (Ermua), Otxarkoaga Heziketa Zentroa (Bilbo), Berrio-Otxoa (Bilbo) eta Nuestra Señora del Carmen Indautxu Ikastetxea (Bilbo).

 

Erakusketa hau UN Etxea erakundearen ekimena da, eta, egitasmoa gauzatzeko, Amesten, Mujeres con Voz eta Naizen elkarteekin aritu da elkarlanean. Gainera, Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasun Zuzendaritzaren eta Bizkaiko Foru Aldundiko Lankidetzarako eta Dibertsitaterako Zuzendaritza Nagusiaren babesa ere badu.

 

Erakusketa apirilaren 30etik Ekainaren 16ra bisitatu daiteke BBK Kuna – GJHen Etxean, 9: 00etatik 21: 00etara.