Online ikastaroa ‘Klima krisia eta giza eskubideak’
UN Etxeak, Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide eta Biktima Zuzendaritzaren laguntzarekin, onlineko ikastaro hau antolatu du: ‘Klima krisia eta giza eskubideak’. 2024ko maiatzaren 20tik ekainaren 23ra izango da eta 30 orduko iraupena izango du.
Helburuak
- Klima krisia aipatzen dugunean zeri buruz ari garen ulertzea.
- Klima krisiaren ondorioak eta giza eskubideak estu lotuta daudela identifikatzea.
- Ulertzea klima krisiak ez diela berdin eragiten pertsona guztiei.
- Lankidetzak giza eskubideen eta ingurumenaren alorrean dituen erronkak identifikatzea.
Norentzat
- Gizarte zibileko erakundeetako partaideak (profesionalak nahiz boluntarioak), hala nola GGKE-etakoak, giza eskubideen alorrekoak, ingurumenaren alorrekoak, emakumeen alorrekoak, immigrazioaren alorrekoak eta abar.
- Giza eskubideen, garapenerako lankidetzaren eta/edo garapen jasangarriaren alorrean lan egiten duten erakundeetako partaideak, izan erakunde horiek publikoak, pribatuak nahiz akademikoak.
- Ikasleak eta interesa duten gainerako pertsonak.
Ikastaroan gehienez 30 pertsonak parte hartuko dute.
Doako ikastaroa.
Aurretiko izen-ematea: Maiatzaren 13ra arte.
Behin betiko plazen esleipena: Maiatzaren 15ean.
Formakuntzan Dalila Arguetarekin online saio bat egingo da: “Giza eskubideak defendatzearen prezioa: inpaktuak gorputzetan eta lurraldeetan” (ekainak 18, 20:00).
Informazio gehiago: Nekane Viota. n.viota@unetxea.org