UNESCO Eskola Elkartuen XXXV. Estatuko Topaketan parte hartu dugu
2024ko uztailaren 1etik 4ra, UNESCO Eskola Elkartuen XXXV. Estatuko Topaketa egin zen Aguilar de Campoon, La Mennais San Gregorio ikastetxeak antolatuta.
Urtero bezala, Espainiako Estatu osoko 100 irakasle baino gehiago bildu ziren ikasturtean zehar landutako ekimenak partekatzeko, UNESCOren hiru arlo tematikoetan oinarrituta: Ondarea eta kulturarteko elkarrizketa, Garapen Jasangarria eta Munduko Herritartasuna.
Oraingo honetan, gainera, aukera izan genuen Angolako eta Dominikar Errepublikako PEA sareko ordezkariak izateko eta haien hezkuntza proiektuak ezagutzeko.
Euskaditik, UNESCO sustatzeko Euskal Herriko Elkartetik-UN Etxeatik parte hartu genuen, Lauro ikastola, Otxarkoaga Presntakuntza Zentroa, Irungo Toki Alai BHI, Indautxuko Karmengo Ama ikastetxea, Berrio-Otxoa ikastetxea, Portugaleteko Santa Maria ikastetxea eta Langraizko San Jose ikastetxearekin batera.
Horrez gain, Lauro ikastolak eta Otxarkoaga Prestakuntza Zentroak komunikazioak aurkeztu zituzten bi lan taldeetan. Lauro ikastolak, Garapen Jasangarrirako Hezkuntza lan-taldean, 2030 Agenda eta GJHen inguruan landutako ekimenetako batzuk aurkeztu zituzten, hala nola, “Munduko erlojuak” proiektua. Otxarkoaga Prestakuntza Zentroak, bere aldetik, “Ondare up! Gazteak, Ondarea eta Aniztasunak” prozesua aurkeztu zuen, Ondarea eta kulturarteko elkarrizketa lan-taldean, ikasle talde batekin landutako prozesua azalduz, aniztasunari eta ondare ez-materialari balioa emanez.
Eskerrak eman nahi dizkiegu parte hartu duten eskola guztiei eta eskola antolatzaileari, Luisa Márquez gure koordinatzaile ohiari eta María Jesús Pino koordinatzaile berriari, pertsona guztientzako hezkuntza justuago eta jasangarriago baten alde lan egiteko ideiak, ekintzak eta konpromisoak trukatzeko gune hau ahalbidetzeagatik.