Hezkuntza eta Teknologiako jardunbide egokiak Euskal Autonomia Erkidegoan

UNESCOren GEM txostena, autoritate aitortukoa eta datu enpirikoetan oinarritua, nazioarteko komunitatearen tresna nagusia da datu enpirikoei buruzko jarraipena egiteko eta kontuak emateko.

  • Garapen Iraunkorreko Helburuen (GJH) hezkuntza-helburuak lortzeko bidean aurrera egitea, eta
  • Estrategia nazionalak eta nazioartekoak aplikatzea, hezkuntzari buruzko munduko 4. GJH lortzen laguntzeko.

 

GEM txostenak jarraipenari buruzko zati bat jasotzen du, zeinak 4. GJHren 10 helburuetako bakoitzean egindako aurrerapenen berri ematen duen nagusiki, eta gaikako zati bat, 4. GJH lortzeko funtsezko gai batean zentratzen dena, GEM txostenaren nazioarteko aholku batzordeak hautatua.

 

Teknologia hezkuntzan: tresna bat noren ikuspegitik? izenburupean, GEM 2023 txostenak garrantzi, ekitate, eskalagarritasun eta iraunkortasunaren ikuspegitik jorratzen du teknologiaren erabilera munduan zehar hezkuntzan.

 

GEM 2023 Txostenari buruzko kontsulta antolatu zuen Un Etxeak Euskal Herrian 2022ko azaroaren 8an, txostenean bertan sar zitezkeen literatura, datuak eta ebidentzian oinarritutako adibideak biltzeko, bai eta txostena egitean azter zitezkeen ikerketa-iturri berrien iradokizunak ere.

 

Emaitza gisa, UN Etxearen argitalpen berri hau kontsulta-ekitaldi horretan jasotako jardunbide egokien kontakizunean oinarrituta dago, bai eta 2023ko azaroaren 23an Konekta – La Perrera – Bilbao Gazte gunean egin zen UNESCOren Munduko Hezkuntzaren Jarraipenari buruzko Txostenaren (GEM txostena) Euskal Autonomia Erkidegoan egindako aurkezpen publikoan eta UN Etxeak Euskal Herriko beste erakunde batzuekiko proiektu eta kolaborazioen esparruan bildu dituen beste jardunbide egoki batzuetan ere.

 

Txosten honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde publiko zein pribatuek sustatutako proiektuak eta jardunbide egokiak bildu nahi dira, teknologiaren eta hezkuntzaren arloan.

 

Azaldutako proiektuak kategoria hauetakoak dira:

  1. Berrikuntza pedagogikoa.
  2. Konpetentzia digitalak.
  3. Irakaskuntza-prestakuntza eta hezkuntza-lidergoa.

 

Deskargatu