UNESCO Etxea 2030 Agendari buruzko Gida Praktikoan

Eusko Jaurlaritzaren Trantsizio Sozialeko eta 2030 Agendarako Idazkaritza Nagusiak publikatu du 2030 Agenda nola ezarri azaltzeko eta garapen jasangarrirako helburuei laguntzeko euskal erakundeentzako gida praktikoa.

Gida prestatzen parte hartu duten 17 agenteekin eginiko topaketan, Euskadiko erakundeetan 2030 Agenda ezartzeko ibilbide-orri partekatua zehazteko oinarriak ezarri dira. Euskadi 2030 Gunea izena eman diote lantaldeari.

Euskadi 2030 Gunea osatzen duten erakundeak hauek dira: UNESCO Etxea, Geoparque Costa Vasca; UNICEF País Vasco; Auren; Bolton Food-Grupo Conservas Garavilla; Tecnalia; Elika; Aclima; UPV/EHU; Ihobe; Ingurugela; Tubacex; EDE Fundazioa; Basquepro Elkargoak; Basqueteam; A&B Bioteknologiako laborategi eta Tknika.

2019tik hiru lurraldeetan eginiko bost lan-saioren bidez, lantaldeak 2030 Agendak Euskadiri zer ekarpen egiten dion aztertu du, eta euskal erakundeek garapen jasangarrirako helburuei zer ekarpen egin diezaieketen aztertzeko lan egin du.

Gainera, ekimenak taldeko erakundeek sustatutako ekimen eta jardunbide egokiak identifikatu ditu, eta gidan sartu dira, adibide zehatz gisa. UNESCO Etxearen kasuan, “Guztiok batera” proiektua sartzen da.

Gida praktikoa


Warning: Undefined variable $input_porcentaje in /srv/vhost/unetxea.org/home/html/wp-content/plugins/click-datos-lopd/public/class-cdlopd-public.php on line 484