UNESCO Etxea CSW65-ean
Martxoaren 15etik 26ra, Emakumearen Egoera Juridiko eta Sozialari buruzko Batzordearen hirurogeita bosgarren bilkura-aldia izango da, Nazio Batuen Ekonomia eta Gizarte Kontseiluko (NBEGK) batzorde organikoarena, zehazki; berariaz genero-berdintasuna sustatzeko eta emakumeak ahalduntzeko politikak lantzera zuzentzen den munduko organoa da.
Horrez gain, 1995eko Beijingo Adierazpenaren eta Ekintza Plataformaren aplikazioan egin diren aurrerapenak eta dauden zailtasunak gainbegiratzen, aztertzen eta ebaluatzen ditu batzordeak, bai etaBatzar Orokorraren hogeita hirugarrenbilkura-aldi bereziak, 2000. urtekoak, izan zituen emaitzak ere, maila guztietan; horrez gain, genero-ikuspegia txertatzeko laguntza ematen du.BatzordeakGarapen Jasangarrirako 2030Agendaren jarraipena egiten ere laguntzen du, genero-berdintasuna eta emakumeen eta nesken ahalduntzea errazago lortu ahal izateko.
UNESCO Etxeak, aurten, saio horietako batzuetan parte hartu du, modu birtualean, genero-berdintasunaren eta emakume eta nesken ahalduntzearen jarraipena egiteko, 2030 Agendaren esparruan.
Genero-berdintasunean eta ahalduntzeko bidean egindako aurrerapausoak aztertzeko aukera aparta da, bai eta erronkak zehaztekoa, nazioarteko estandarrak eta arauak ezartzekoa eta genero-berdintasuna eta mundu osoko emakumeen ahalduntzea sustatzeko politikak formulatzekoa ere.
Horrez gain, bilkura-aldi hori aukera paregabea da arduradun politikoek, emakumeen eskubideen defentsan aritzen direnek, ikertzaileek eta ekintzaileek beren iritziak truka ditzaten eta estrategiak lant ditzaten, mobiliza daitezen eta genero-berdintasunerako eta emakumeak ahalduntzeko ekimen eta neurri berriak planifika ditzaten.
Batzordeak honako gai hauxe landuko du lehentasunez: “Emakumeen parte-hartzea eta erabakimena bizitza publikoan, erabakiak bete-betean eta eraginkortasunez hartzeko, bai eta indarkeria desagerraraztea ere, genero guztien berdintasuna lortzeko eta emakumeak eta neskak ahalduntzeko”.
Informazio gehiago, hemen: https://www.unwomen.org/es/csw/csw65-2021
Zuzeneko jarraipena egiteko: http://webtv.un.org