Bilbok 2030 Agendaren Lehenengo Gosariaren ondorioak partekatu ditu, demokrazia eta parte-hartzeari buruz
Bilbok 2030 Agendaren Lehenengo Gosariaren ondorioak partekatu ditu, demokrazia eta parte-hartzeari buruz
Bilboko Udalak, UN Etxearen eta Bizkaia Gararen laguntzarekin, Bilbo – 2030 Agenda Lehen Gosariaren azken dokumentua argitaratu du. Topaketa hori maiatzaren 7an egin zen, eta ehun pertsona inguruk parte hartu zuten tokiko demokraziaren eta herritarren parte-hartzearen inguruan.
Dokumentuak hizlarien ekarpenetatik zein parte-hartze dinamiketatik sortutako ideia, ekarpen eta ikaskuntza nagusiak biltzen ditu, hirugarren sektorearen, administrazioaren, esparru akademikoaren eta herritarren ahotsak barne hartuta.
Ondorio nagusien artean daude elkarlana indartzeko beharra, herritarren parte-hartzea zabaltzea eta komunitate-topaguneak sendotzea, baita gizarte-sareak hiri inklusiboago eta demokratikoago bat eraikitzeko duen funtsezko rola ere.
Txosten honen argitalpenak pauso bat gehiago suposatzen du Bilboko GJHen ekosistema sendotzeko bidean. Prozesu horrek jarraipena izango du uda ostean, 2030 Agendaren inguruko topaketa berriekin.
Dokumentua (Gaztelaniaz)