2020ko Garapen Iraunkorrerako Helburuei buruzko txostena

Aurten hasi da 2030erako Garapen Iraunkorrerako Helburuak betetzeko Ekintza Hamarkada. Alabaina, COVID-19aren krisialdia baino lehen, nahiz eta aurrerapen ugari egin, garapena dagoeneko oso desberdina bazen, orain, krisialdi honen ondorioz, are erronka zailagoa da finkatutako 17 helburuak lortzea.Krisialdi honek munduko pobrezia areagotzea ekarri du lehen aldiz zenbait hamarkadatan, eta osasun publikoko larrialdi internazionala eragin du; mundua aldatu du, dagoeneko ez da ezagutzen genuen bezalakoa.

2020ko Garapen Iraunkorrerako Helburuei buruzko txostenak pandemia hasi baino lehen GIHak lortze aldera egindako aurrerapenen ikuspegi globala azaltzen du, baina, orobat, COVID-19ak helburu eta xede espezifikoetan izandako hasierako eragin suntsitzaile batzuk ere aztertzen ditu.Nazio Batuen Ekonomia eta Gizarte Gaietako Sailak egin du txostena, nazioarteko 40tik gora erakundetako 200 aditu baino gehiagorekin lankidetzan, eskuragarri zeuden datuak eta zenbatespenak erabiliz.

Koronabirus berriak pertsona eta komunitate guztiei eragin die, baina ez die berdin eragin.Aldiz, agerian utzi ditu, bai eta areagotu ere, lehendik zeuden desberdinkeriak eta bidegabekeriak.Beste behin, talde zaurgarrienek ondorio larriagoak pairatzen dituzte.Hori horrela, emakumeek eta neskek oztopo eta mehatxu berriei egin behar diete aurre; itzaleko indarkeria-pandemia, ordaindu gabeko zainketa-lanen karga gehigarria, etab.

2020ko GIH txostenak adierazten duenez, GIHen oinarri diren printzipioak funtsezkoak izango dira krisialdi honen osteko suspertze-lanak hobeki gauzatzeko.Gainera, pandemia honek zaildu egiten du helburuen ezarpena ebaluatzeko datuak biltzea, eta, beraz, inbertsioak egin behar dira datuetan eta berrikuntzan, GIHen bizkortzea laguntzeko.


Warning: Undefined variable $input_porcentaje in /srv/vhost/unetxea.org/home/html/wp-content/plugins/click-datos-lopd/public/class-cdlopd-public.php on line 484