Agenda 2030 kultur eragileentzat
Kultura-sektoreak gizarte iraunkorragoa lortzeko egiten duen ekarpena hainbat bidetatik igarotzen da: alde batetik, kultura-kudeaketa jasangarriaren bidez; hau da, praxia hobetuz gure erakundeetan eta eguneroko jardueran, eta, bestetik, 2030 Agendaren ekintza-esparrua eta ikuspegi iraunkorra integratuz erakundearen muinean, bai eta Garapen Jasangarrirako Helburuek jorratzen dituzten gai ugariak edukietan sartuz eta horien ezagutza eta zabalkundea bultzatuz ere.
UN Etxea Eusko Jaurlaritzaren Gizarte Trantsiziorako Idazkaritza Nagusiak eta 2030 Agendak sustatzen duten 2030 Agenda ulertzeko eta erabiltzeko ikastaroen programan prestakuntza ematen duten erakunde espezializatuetako bat da. Ikastaro errazak eta doakoak dira, edozein elkarte, GKE, enpresa, ikastetxe, udal, erakunde edo interesa duen edonorentzat.
Zer da eta zer ez da 2030 Agenda? Zergatik da behar bat? Aukera bat da? Zer eginkizun du kulturaren sektoreak garapen jasangarrian? Modu iraunkorrean lan egiten dugu Prestakuntzan galdera honi eta beste batzuei erantzuten saiatuko gara.
Bestalde, zure erakundetik, elkartetik edo enpresatik prestakuntza hori doan jasotzeko interesa baduzue, jar zaitez gurekin harremanetan (b.guzman@unetxea.org) eta antolatu egingo gara ikastaroa jaso dezazuen.