2023ko RCE-en Europako Eskualde Bilera

Irailaren 12tik 14ra Euskadiko Garapen Iraunkorrerako Hezkuntzako Eskualde Zentroak (RCE, ingelesezko siglak) eta Fryslân RCEk 2023ko RCE-en Europako Eskualde Bilera hartu zuten, Eskualde Jasangarrietarako Hezkuntza Eraldatzaileari buruzkoa. Bilera RCE Fryslân-en esperientzian oinarritu zen, 2022ko Europako Eskualde Topaketen harrera arrakastatsuaren ondoren.

 

Lehenengo lan-eguna hezkuntza eraldatzaileari eta nazioarteko erakunde-esparruei buruzko hitzaldi magistral batekin hasi zen, Cecilia Barbieri andrearen eskutik (UNESCOren Herritartasun Globalerako eta Bakerako Hezkuntzarako Ataleko burua). Besteak beste, Jonghwi Parkek (Iraunkortasunaren Azterketa Aurreraturako Nazio Batuen Unibertsitatearen Institutua-UNU-IAS) eta Mikel Ballesterosek (Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Saila) parte hartu zuten.

 

Bigarren egunean, lanaldia dinamikoagoa izan zen. Parte-hartzaileak areto digitaletan banatu ziren bi gai hauetako bati buruz eztabaidatzeko: GIHen 4.7 helburua neurtzeko datuak biltzeko jarraibideak eta garapen iraunkorrerako munduko herritartasuna eraldatuko duen hezkuntza lortzeko gaitasun-esparru baterako bideak.

 

Azken egunean, 2023ko RCEren Europako sarearen Batzarra egin zen, barne-mailan. Bertan, Europako RCEentzako egungo aukerak eta erronkak identifikatzeari eta haien arteko komunikazioa eta lankidetza indartzeari buruzko eztabaida egin zen. Aurre egin beharreko erronkak eta aukerak ere aurkeztu ziren.

 

Informazio gehiago:

RCE Basque Country-Navarre

Bileraren programa