Irailaren 25etik 28ra Genevara joango gara Giza Eskubideen Kontseiluaren 54. bilkura-aldian
Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen, Biktimen eta Aniztasunaren Zuzendaritzarekin batera UN Etxeak bultzatutako beken deialdiaren bidez hautatutako 7 gazteak Genevara joango dira “Human Rights Internship Programme” formakuntza-programan parte hartzeko, UN Etxeko ordezkari gaztearekin eta Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko (EGK) lehendakariarekin batera.
Genevan (Suitza) Nazio Batuen Giza Eskubideen Kontseiluaren 54. bilkura-aldian gauzatuko den formakuntza-programari esker, Nazio Batuen Sistemaren giza eskubideak babesteko mekanismoen funtzionamendura hurbilketa teorikoa eta praktikoa egingo da. Horrez gain, oraingo honetan, programa gazteen eskubideak sustatzera bideratuta egongo da, baita gazteak ahalduntzera ere, nazioarteko espazioetan giza eskubideak sustatzeko, hala nola, GEKan.
* Argazkia:UN Photo/Elma Okic