Aniztasunean inklusioaren alde

Dibertsitate Funtzionala duten Pertsonen Nazioarteko Egunaren urteroko ospakizuna 1992an aldarrikatu zen, Nazio Batuen Batzar Nagusiaren 47/3 ebazpenaren bidez. Abenduaren 3an ospatzen da mundu osoan, dibertsitate funtzionala duten pertsonen inklusioarekin lotutako gai kritikoetarako laguntza mobilizatzeko asmoz, eta gizartea guztientzat inklusiboa eta irisgarria izatearen onurei buruz ohartarazteko. Egun horretan, dibertsitate funtzionala duten pertsonei laguntzen dieten erakundeekin elkarlanean arituz ekitaldien eta jardueren antolaketan parte hartzera animatzen dituzte hainbat eragile, hala nola NBEren agentziak, gizarte zibileko erakundeak, erakunde akademikoak eta sektore pribatua.

Alde horretatik, Bizkaia Aniztasunen Alde proiektuaren esparruan, nazioarteko egun horren kariaz, gure podcastean testigantzak eta mezuak entzutera gonbidatzen zaituztegu:

https://www.ivoox.com/podcast-bizkaia-diversidades-aniztasunen-alde_sq_f1925631_1.html

Era berean, dei egiten diegu gazteei abenduaren 15ean Barakaldoko CIS Topalekura agertzeko, 18:00etatik 20:00etara, dibertsitate funtzionala ikuspegi inklusibo batetik lantzera.  “Pasa El Habla. Cuestión de apoyos” film laburra proiektatuko da. Inazio Nieva gazteak bere lekukotasunaren berri emango du “La inclusión empieza en ti. Vivir con apoyos” hitzaldian. Gainera, hainbat dinamika egingo dira, Amesten-eko profesionalek zuzenduta, gizarte-laguntzaren garrantzia ulertzeko, funtsezkoa baita norbanakoaren eta familiaren ongizatea garatzeko.

BIZKAIA ANIZTASUNEN ALDE UNESCO Etxeak Amesten, Naizen eta Mujeres con Voz elkarteekin elkarlanean bultzatutako ekimena da, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesa du. 


Warning: Undefined variable $input_porcentaje in /srv/vhost/unetxea.org/home/html/wp-content/plugins/click-datos-lopd/public/class-cdlopd-public.php on line 484