ASTEKLIMA martxan

Irailaren 24tik urriaren 3ra, ASTEKLIMA Euskadiko Klimaren eta Energiaren Astearen bigarren edizioa egingo da., EEEk eta Ihobek sustatzen dute ekimen honek, herritarrak ezinbesteko trantsizio energetiko eta klimatikoari buruz kontzientziatu eta mobilizatzeko. Berotze globalaren eta trantsizio energetiko eta klimatikoaren aurrean herritarrak mobilizatzeko jarduera-programa zabala du barnean.

Esparru honetan, UNESCO Etxeak Gure mundua eraldatzeko 17 helburuerakusketa ikusi daiteke Zumaiena Ikastetxeak garatutako 2030 Baso Magikoan. Proiektu hori erreferentziazko gunea izango da 2030 Agenda Euskadin garatzeko, eta elkarrekin ikasteko eta lan egiteko leku bihurtuko da gizarte-erakunde eta -eragile guztientzat. Berrikuntza pedagogikorako espazio berri bat eskaintzeaz gain, hausnarketa eta ekintza komunitarioko proiektu irekia da, gizartea eraldatzeko prozesuak bultzatzeko helburuz.