“Todas Juntas-Guztiok Batera” Txostena
Txosten honek sortu da sektorearteko ikuspegitik abiatuta Garapen Iraunkorreko 2030 Agenda eraldatzailea abian jartzeko asmoz, bai tokiko dimentsioan, bai eragin globalean
Txosten honen bidez, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren babesa duena eta BBK Kunak ere babestu duena, Euskadin urratutako hainbat talde ezagutu eta aitortu nahi ditugu, bai eta Agenda 2030ekin lotuta duten egoera ere, euskal gizartean presioa egiteko eta, bereziki, erabakiak hartzen dituztenengan, konpromisoak bete ditzaten.
Helburu hauek lortzeko, ikerketa kualitatibo bat planteatu dugu, ikerketa teorikoan eta praktikoan oinarritua, bost azterketa kasu espezifikoren bidez. Kasu horietan, Euskadiko 5 talde edo kolektibo zehatzetan sakonduko dugu: LGTB+ komunitatea, emakume ijitoak, emakume migratuak, gazteria eta jornalariak.
Talde horiek, Todas Juntas-Guztiok batera lantaldeko erakundeek ordezkatzen dituzte: AMUGE (Euskadiko Emakume Ijitoen Elkartea), Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK), Munduko Landagunea (ML), Emakumeak Aniztasunean eta GEHITU (Euskadiko Gai, lesbiana, Trans, Bisexual eta Intersexualen Elkartea).
Txostenean hainbat gai aipatzen dira, hala nola desparekotasun-egoerez jabetzea eta egoera horiek onartzea lehen urratsa dela gizarte feministagoa, inklusiboagoa eta arrazakeriaren kontrakoagoa lortzeko eraldaketaren bidean.
Aurreiritzi eta estereotipoak murriztaileak direla salatzen da, baliabideak eskuratzeko, beharrak asetzeko eta pertsonak garatzeko garaian. Generoen arteko berdintasuna faktore garrantzitsuenetako bat dela nabarmentzen da, pertsona guztientzat benetako aukera-berdintasuna lortze aldera.
Era berean, COVID-19ak pertsona guztien kalteberatasuna agerian utzi duela ere nabarmentzen da eta, bereziki, lehendik ere egoera horretan zeudenen kasuan.
Txostena euskaraz eta gaztelaniaz eskuragarri dago gure webguneko argitalpenen atalean:
Hala ere, jakinarazi nahi dizuegu txosten hau argitaratzea ez dela amaiera. Hemendik aurrera, Guztiok Batera taldeak, handiagotuko dena, lanean jarraituko du txostenaren ondorioak eta proposamen politikoak gure gizartean ezagutarazteko. Parte hartzera gonbidatuta zaudete.