#BiosferaNaiz Mugimendua

Joan den  urtarrilean amaitutzat jo zen #BIOSFERANAIZ ekimena. UNESCOren Pertsona eta Biosfera programaren 50. urteurrena dela eta, Urdaibaiko Erreserbaren Bulego Teknikoak eta UNESCO Etxeak antolatutakoa. Urdailifen laguntzarekin,  deialdi, webgune eta bideo laburren bidez Urdaibaiko garapen jasangarria sustatzen duten 22 ekimen ezagutzera eman dira.

Deialdiaren harrera oso ona izan da, eta 2022an zehar ikusgai egongo da sare sozialetan eta Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren webguneko #BiosferaNaiz gunean: www.urdaibai.eus/eu/soybiosfera/.

Honez gain, 11 ekimenetako languntzarekin 5 bideo egin dira: lehenengoa kanpainaren mezua aurkezteko eta gainontzekoak parte hartu duten ekimenen mezu komunak zabalzeko.

Halaber, esan behar da kanpainak hedatze handia izan duela sare sozialetan Facebooken, Instagramen eta twitterren. Honez gain, Urdaibaiko elkarte, udal, tokiko garapen-agentzia eta eragile nagusi guztiei prentsa- eta mailing-oharrarrak bidali zaizkie. Aipatu beharra dago baita, tokiko komunikabideek ( El Correo, eldiario.es, 20 minutos eta  Busturialdeko Hitza ) ere berria zabaldu dutela.

Era berean, kanpainan zehar dieseinu esklusiboko oihal jasangarriz egindako 1.000 poltsa edo Totebag inguru ekimen parte-hartzaileen eta Ekoetxearen laguntzaz kaleratu dira:

#BiosferaNaiz ekimenari amaiera emateko eta bere hedapena areagotzeko Instagramen 4 Totebags zozketatu dira Urdaibaiko 2022ko egutegiarekin eta UNESCOren #itsaboutlife kanpainako merchandaising-arekin, baita sareetan argitaratu da kanpainaren laburpena eta #BiosferaNaiz orrialde berria.


Warning: Undefined variable $input_porcentaje in /srv/vhost/unetxea.org/home/html/wp-content/plugins/click-datos-lopd/public/class-cdlopd-public.php on line 484