Ekintzara pasatu: kultura 2030 Agendan

Kultura giza izaerarekin bat dator, eta 2015ean garapen jasangarrirako 2030 Agenda onartzean, nazioarteko komunitateak, gizarte zibilak barne, kulturak garapen iraunkorraren motor gisa duen funtzioa aitortu zuen.

GJHak garapen iraunkorraren funtsezko hiru zutabeen inguruan biltzen baditugu – Ekonomikoa, soziala eta ingurumenekoa –, konturatzen gara kulturak eta sormenak zeharkako zeregina betetzen dutela horietan guztietan. Era berean, garapen jasangarriaren alderdi ekonomikoek, sozialek eta ingurumenekoek kultura-ondarea babesten eta sormena elikatzen laguntzen dute.

Kulturak garapen-estrategien erdigunean kokatzen ditu pertsonak, beren nortasuna eta ezagutzak sendotzen baititu; askatasun artistikoa, sormena eta berrikuntza lantzen ditu, hau da, arazo eta ideia ekintzaileen aurrean dauden begiradak eta alternatibak; eta haien inklusioa eta parte-hartzea sustatzen ditu, eremu horretan bizitza kulturalera eta produkziora sarbidea izan dezaten laguntzen baitu.


Kultura eta Agenda 2030 binomioari buruzko gako horiek eta tresnak, adierazleak eta kasu praktikoak Gipuzkoako sektore kultural eta sortzailearekin partekatu ziren 2021eko abenduan. “Kultura 2030 Agendan” tailerrean, Begoña Guzman UNESCO Etxeko Kultura Arduradunak emana eta KBulegoak antolatua, kulturako hogei bat profesional bildu ziren Santa Teresa komentuan (Donostia, Gipuzkoa).

Hurrengo estekan saio honetako edukiak eta bideoa ikus daitezke. https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/kultura/-/sesiones-abiertas-y-formaciones-de-2021-cronicas-y-recursos