“Eskubideak ikasten”: TikTok-en giza eskubideei buruzko lehiaketa
Asmoz Fundazioak, UN Etxearekin lankidetzan, “Eskubideak ikasten” giza eskubideen inguruko dibulgazio eta sentsibilizazio lehiaketa abian jarri du TikTok sare sozialean.
Lehiaketa 14 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, giza eskubideei buruz hausnartzeko eta ekintzara pasatzeko. Parte hartzea 20 segundo eta minutu bat tarteko bideo bat sortzean datza, galdera hauetako bati erantzuna emanez: Zer dira zuretzat giza eskubideak? Zertan eragiten dizute? Zer eskubide-urraketa ematen dira gure ingurune hurbilean? Zer egin dezakegu hauek defendatzeko?
Erantzunak eta parte-hartzea errazteko, lehiaketaren TikTok kontuan giza eskubideen inguruko hainbat arlori buruzko bideoak aurki daitezke, erreferentzia moduan.
Parte hartzeko azken eguna 2024ko maiatzaren 31 da, animatu zaitez!
TikTok: @eskubideakikasten
Izen-ematea: https://eskubideakikasten.asmoz.org/es/2024/04/12/izen-emate-formularioa/
Informazio gehiago: https://eskubideakikasten.asmoz.org/