Feminista erakundeen topaketaren kontakizuna

Berdintasuna, iraunkortasuna eta giza eskubideak: emakumeen zeregin erabakigarria 2030 Agendan” topaketa 2023ko irailaren 7an izan zen BBK Kunan. Topaketaren helburua zen harremanak estutzea eta zubiak sortzea askotariko emakume erakundeen artean, gizonen eta emakumeen arteko berdintasunari, iraunkortasunari eta giza eskubideei heltzeko 2030 Agendaren baitan.

 

Topaketaren kontakizunak parte hartu duten erakundeen eta ekimenen aurkezpenak jasotzen ditu, baita parte hartu duten pertsonen baterako hausnarketak ere. Topaketa osoa streaimingaren bideoaren bidez ere ikus daiteke.

 

Erakunde hauen parte-hartzea eta inplikazioa eskertu nahi dugu: Emakunde, SEDRA-Federación Planificación Familiar, Afrocolectiva, Clara Campoamor Elkartea, Bidaya Elkatea, eCivis, EGK – Euskadiko Gazteriaren Kontseilua, Emakumeak Zientzian, Eraikiz kolektiboa, Femme Shapers, Loturak Emakumeok, Mujeres en la Diversidad, Mujeres con Voz, Landa XXI – Landa inguruko emakumeen elkartea, Ola Sin Plástico (planetaren zaintzaren aldeko elkarte ekofeminista), Professional Women ‘s Network Bilbao eta BBK Kuna. Era berean, izugarri eskertzen dugu Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen, Biktimen eta Aniztasunaren Zuzendaritzaren eta 2030 Agendarako Estatu Idazkaritzaren laguntza.

 

Ikusi kontakizuna

 

 

Ikusi topaketa osoa