‘Ezina Ekinez Egina’, Eman minutu 1 lehiaketaren XIV. edizioaren bideo irabazlea

Osasun duhuina’ euskarazko bideorik onena da.

‘María’ da UN Etxea kategoriako bideo irabazlea.

‘Ez da bideojokoa’ Ekin eta Egin’ saria irabazi du.

 

Jose Miguel Llano Hernaiz-ek zuzendutako ‘Ezina Ekinez Egina’ film laburrak irabazi du gure “Eman minutu 1…” lehiaketaren XIV. edizioko sari nagusia. Aurten lehiaketaren gai nagusia osasunerako eta ongizaterako giza eskubidea izan da.

 

 

Euskarazko lan onenari saria Mikel Cordero, Paula Escribano, Izaro Rubio, Eric Ruiz eta Bruno Vázquez zuzendarien ‘Osaun duhina’ lanarentzat izan da.

 

Marieta Díaz de Toledo, Tomás Ariño eta Iker Barrenetxearen ‘María’ film laburrak UN Etxea saria jaso du.

 

18 urtetik beherakoentzat “Ekin eta Egin” kategoriako saria Nuestra Señora del Carmen Indautxu Ikastetxearentzat izan da, Julia Ruiz-Bravo ikasleak egindako ‘Ez da bideojokoa’ film laburragatik.

 

Saritutako bideo guztiak ikus ditzakezu esteka honetan.

 

Sari banaketa ekitaldia Getxoko Muxikebarri zentroan egin da. UN Etxeko YouTube kanalean ikus dezakezu.

Ekitaldian Africa Bibang abeslariaren eta Utopian Getxo antzerki taldearen emanaldiez gozatu genuen. Gainera, Marta Las Heras eta Ainhoa Zamanillo 13. edizioko irabazleen ‘Erromintxela – Senderos y raíces’ dokumentalaren aurrerapena aurkeztu zen; Guggenheim Bilbao Museoko auditorioan estreinatuko da 2024ko azaroaren 30ean.

 

Film labur finalistak eta irabazleak aukeratzeko, epaimahai zabala izan da, kulturaren, hezkuntzaren, giza eskubideen eta lankidetzaren munduko eragileek eta ikus-entzunezkoen munduko profesionalek osatua.

 

Lehiaketaren 14. edizioa Bilboko eta Getxoko Udalek eta Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide, Memoria eta Lankidetza Zuzendaritzak babestu dute.


Warning: Undefined variable $input_porcentaje in /srv/vhost/unetxea.org/home/html/wp-content/plugins/click-datos-lopd/public/class-cdlopd-public.php on line 484