Inkesta berri baten publikazioak: “Geu emakumeok”

Elkarteko Nazio Batuen Bulegoak (UNOP) “Geu Emakumeok Inkesta Globala” kaleratu du, “Geu Emakumeok” kanpainaren pieza nagusia dena.

Inkesta honen bidez, mundu osoko emakumeen ahotsak bildu nahi dira, baita haien ikuspegiei buruzko datuak ere. Horien artean, lehentasun globalei eta nazioarteak horiei heltzeko moduari lehentasuna eman nahi zaie. Galdesortak etorkizunari buruzko ikuspeagiarekin, haien lehentasun nagusiei, beldurrarekin eta itxaropenarekin lotutako galderak biltzen ditu. Horrekin batera, beste gai batzuk ere jorratzen dira; esate baterako, munduko liderrak nola entzun diezaieketen, eta nola lagundu ahal dituzte arazoak, erronkak eta etorkizun aukerak ebazten. Inkesta zazpi hizkuntz ezberdinetan aurki dezakezu, eta hainbat eremu biltzen dituzten 20 galdera dira. Hori egiteko, nahikoa da web-orrira sartzea edo bertara zuzenean eramango zaituen QR kode bateskaneatzea.

 

“Geu Emakumeok” edo “We The Women” kanpaina

“Geu Emakumeok” kanpaina mundu osoko emakumeak etorkizuneko irtenbideen sorrerara gonbidatzen du. Ekimen hau hainbat kanalen bidez komunikatzen da emakumeekin; nahi duten munduari buruzko pentsamenduak, ideiak eta asmoak partekatzeko, eta nola lortu eta zer espero duten nazioarteko komunitatetik ikuspegi hori egia bihurtzeko. Kanpaina Amina J.Mohammed (Idazkariorde nagusiak) jaurti zuen 2023an Svenja Schulzekin batera (Alemaniako Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako ministro federala), GJHen gailurraren ertzean.

Kanpaina hori “Women Rise for All” ekimenaren parte da. Sare global horrek hainbat esparrutako emakume-liderrak biltzen ditu, besteak beste, NBE, gobernuak, akademia, gizarte zibila, sektore pribatua eta abar. 2020an sortu zuen Idazkariordetzak, COVIDi eta GarapenIraunkorreko Helburuei erantzunez emakumeen lidergo eraldatzaileaaitortzeko.

 

Ekarpenak

Ekimenaren testuinguruan, kanpainako liderrak haien ikuspegia partekatzen dituzte.

Amina J.Mohammed, NBEko Idazkariordetza Nagusiak hau dio:“Espero dut gaurko elkarrizketak gure energia berrituko duela aurrean dugun zereginerako: guztiontzat funtzionatzen duen mundu bat sortu eta forma ematea. Hori posible izango da baldin eta emakumeak baditugu buru eta erdian, bidea gidatuz etaitxaropenaren indarra bizirik mantenduz”.

Ms. Svenja Schulze, Alemaniako Ekonomia Lankidetza etaGarapenerako Ministro Federalak adierazi duenez, “Munduak genero-berdintasuna behar du 2030 Agenda berriro bideratzeko; izan ere, edozein gizartek ezin du utzi biztanleen erdiaren potentziala ustiatugabe, iraunkortasuna garatu nahi badu. Guk, emakumeok, dagokigun lekua erreklamatu behar dugu”.

 

Iturria:

We the Women | UN Office for Partnerships. (s. f.). UN Office For Partnerships. https://unpartnerships.un.org/we-the-women