Fair Saturday jaialdian parte hartuko dugu

Azaroaren 26an, 18:00etan, Guggenheim Bilbao Museoan izango den REJAS, REINSERCIÓN SOCIAL dokumentalaren estreinaldira gonbidatzen zaituztegu. Doako sarrera

Fair Saturday 2022 Jaialdiaren esparruan, eta eragin soziala duen arte eta kulturarako jardunaldian, Rejas. Reinserción Social, dokumentala estreinatuko da. Mikel Unzuek zuzendutako “Eman Minutu 1 Askataunaren alde” gure lehiaketaren 11. edizioaren irabazlea.

Dokumentalaren ondoren, zuzendariarekin solasaldia izango da eta dantza eta trikitrixa emanaldiez gozatuko dugu Mungiako Udal Musika eta Dantza Eskolaren eskutik, Hip Hop-a Betto Snayrekin eta Marta Goikoetxea bertsolariarekin.

Jarduera Fair Saturday-rekin lankidetzan egingo da, Guggenheim Bilbao Museoaren 25. urteurreneko TopARTE programaren baitan dago.

SINOPSIA

Zigorra edo gizarteratzea, beldur-mekanismoa edo zenbait kolektibo ezkutatzeko tokia. Estigmak eta begiradak gizartean mugak jartzen dizkiote garrantzizkoari. Espetxeetan bakarrik aurkitzen ez ditugun burdin hesiak.

Nolakoa da askatasunaz gabetutako pertsonen errealitatea? Zein elkartek hartzen dute parte pertsona espetxean sartu aurretik ere? Nolakoa da pertsona horiek gizartean birgizarteratzeko prozesua? Pertsonaren zer dimentsiok dute eragina eta zer ondorio geratzen dira? Posible al da kartzelarik gabeko errealitate bat?

Benetako testigantzek gehixeago hurbiltzen gaituzte pertsona horiengana.

“Pertsona bat askatasunean bizi dadin heztea, askatasun-testuinguru batean baino ezin da egin”.

Doakoa. Erreserbatu zure sarrera!

Informazio gehiago


Warning: Undefined variable $input_porcentaje in /srv/vhost/unetxea.org/home/html/wp-content/plugins/click-datos-lopd/public/class-cdlopd-public.php on line 484