“Berdintasuna, iraunkortasuna eta giza eskubideak: emakumeen zeregin erabakigarria 2030 Agendan” topaketa

Gure egunerokoan eta gure inguruan, emakume-erakunde asko borrokan ari dira giza eskubideen printzipioak eta betebeharrak gizartearen esparru guztietan islatuta eta agerian gera daitezen, hain zuzen ere, zientzian, kulturan, lankidetzan, kirolan, aniztasunetan eta abarren esparruetan, eta oraindik aurrera egiteko dugun lana gogorarazten digute.

Datorren irailaren 7 BBK Kunan, topaketa bat antolatu dugu emakumeen eskubideak lortzeko duten zereginari buruz hausnartzako, giza garapen jasangarrirako funtsezko elementuak baitira, bai 2030 Agendaren bai giza eskubideen esparruan. Era berean, garapen jasangarriaren eremu bakoitzeko emakumeen erakundeen lanaren berri izango dugu, eskubideen ikuspegitik. Ondoren, zailtasunak, erronkak eta aukerak partekatuko ditugu, elkarrekin hobeto antolatzeko asmoz.

Topaketa hau Futuro en Común esparruan dago. Futuro en Común pobreziaren eta desberdintasunen kausa globalekin eta tokiko kausekin amaitzeko lan egiten duten askotariko sektoreetako erakunde eta kolektiboen arteko topagune bizia da, 2030 Agendaren esparruan.

Topaketak Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen, Biktimen eta Aniztasunaren Zuzendaritzaren eta 2030 Agendarako Estatu Idazkaritzaren babesa du.

 

Programa

 

 

Izen emate orria

 

 

 

 

 

 

*Irudia: UN Women


Warning: Undefined variable $input_porcentaje in /srv/vhost/unetxea.org/home/html/wp-content/plugins/click-datos-lopd/public/class-cdlopd-public.php on line 484